BJA lan-jarduera duten biztanleak
lan egiten ari diren pertsonak dira. Lana esaten zaio ordainsaria edo etekina dakarren jarduerari, hau da, enplegatzaile-enplegatuaren arteko harremana duen ordaindutako lanari edo lan independenteari. Halaber, ordaintzen ez den familiako lana ere izan daiteke (famili laguntzak).
Lan-jarduera duten biztanleak, gainera, astean zehar zeregin horretan ematen duten denboraren arabera ere sailkatzen dira.
- Lan gehiegi dutenak: enplegu jarraitua izanik, inkestak kontuan hartzen duen astean 45 ordu edo gehiago lan egin duten pertsonak dira.- Lan normala dutenak: astean 15 eta 44 ordu artean lan egiten duten pertsonak dira, gehienek enplegu jarraitua izanik.- Lan gutxiegi dutenak: astean 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak dira, enplegu jarraitua izanik.- Bazterreko landunak: lanez kanpoko jarduera bat egiten duten pertsonak dira, astean zehar bazterreko lan-jardueretan gutxieneko parte-hartzea egiten dutenak, hala nola, famili laguntzan, urte-sasoiko enpleguan edo noizean behingo enpleguan. Pertsona hauek lan gehiago bilatzen ari ez direla adierazten dute.- Ia-langabetuak: bazterreko landunen antzeko lan-egoeran dauden pertsonak dira, baina hauek lana bilatzen ari direla adierazten dute.