Dentistari egindako kontsultak
Zuzenean dentistarenera joan edo telefonoz nahiz web bidez kontsulta eginez dentistarekin izandako harreman guztiak sartzen dira multzo honetan, baldin eta horien bidez aholkuak, diagnostikoak, tratamenduak, ortodontziak lortuko badira edo gero edozein "kontsumo" ekarriko duen azterketa edo tramiteak egingo badira. Dentista behar izan zuen pertsona batekin lotu zen dentistari egindako bisita bat, nahiz eta pertsona hori ez zen kontsultara joan. Adibidez, ama batek semeari buruzko galderaren bat egin bazion dentistari, kontsulta hori umeari lotu zitzaion.