Gastuak (Ospitaleak)

Gastuak (Ospitaleak)

Pertsonal-gastuak. Aparteko lanengatiko ordainsariak adierazten dira. Garrantzizkoa da zehaztea ordainsari horiek langile kontratatuenak edo zentroko langile-zerrendakoenak diren, zeren eta zentroko langile-zerrendakoak ez diren pertsonek egindako hornidurak, lanak eta zerbitzuak, eta orobat ospitaleari zerbitzuak egiten dizkieten enpresek egindakoak, 6.2. kontuetan (kanpoko zerbitzuak) agertzen baitira.

Amortizaziotarako zuzkidurak. Eraikinen (lurren kostua kontuan hartu gabe), makineriaren, patenteen etab.en amortizazioak zentroari ekarri dion gastua. Kontu horietan, aktiboko osagai amortizagarrien balio-galtzea jasotzen da.

Inbertsioak. Eraikin, lur, ekipo etab.etan egindako inbertsioa; inbertsioa zein urtetarako konprometitzen den esan nahi du, nahiz eta urte horretan bertan ez ordaindu.
Hemen sartzen dira ekitaldi bat baino gehiago iraungo duten makineria eta ekipoaren erosketak, hala nola ebakuntza-gela, sukalde, berokuntza, etab.en instalazioak. Ez da barnehartzen, ordea, kirurgiako material suntsigarria edo txikia: kateterrak, bisturiak, zundak, etab.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali