Kontsultak (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)
Kontsultatzat jotzen da erabiltzaile batek ospitaleez kanpoko arreta-zerbitzuko edozein arduradunekin banaka izan ditzakeen kontaktu profesionaletariko bakoitza.
Kontsultak guztira: mediku orokorrek, pediatrek eta espezialistek egindako kontsulta guztien batura eginez lortzen da. Kontsulta horiek etxean nahiz osasun-zentroetan egindakoak izan daitezke, berriak nahiz bata bestearen ondokoak.
Ez dira sartu bestelako osasun-langileek egindako kontsultak, hau da, zonako OLTak, emaginek, fisioterapeutek eta psikologoek egindakoak.
Laborategiko determinazioak eta erradiografiak ez dira kontsulten atalean sartzen.