Gastuak (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)
Ekitaldiaren amaieran likidatutako aurrekontuei dagozkie.
Gastuak finantzatzen dituen Erakundeari atxiki zaizkio, lokalen titularra zein den edo zerbitzuaren erabiltzaileak nolakoak diren alde batera utzita.
Guztizko gastua aipatzean, inbertsioak ere sartzen dira.
Pertsonal-gastuak: langileek urtean jasotako ordainsari gordinei dagozkie; Gizarte Segurantzarako kuota patronala ere sartzen da.
IlSko eta Osakidetzako ordezko langileei dagozkien ordainsariek sortutako gastua pertsonalaren bestelako gastuetan biltzen da.
Bestelako gastu arruntak. Aurrekontuen sailkapen ekonomikoari buruzko Il. kapituluari dagozkion kontzeptuak hartzen ditu:
- Botiken edo horiek egiteko beharrezko diren produktuak erostea.
- Kontsumoko osasun-materiala erostea.
- Osasun-tresneria eta erreminta txikiak erostea.
- Arropa erostea.
- Kontsumorako eta berritu edo ordezkatzeko diren materialak erostea (erregaia, konponketak, piezak eta garbikariak, bulegoko materiala, etab.).
- Errentamenduak.
- Hornidurak (ura, elektrizitatea, gasa, etab.)
- Garraioa, lokomozioa.
- Dietak.
- Komunikazioak.
- Publizitatea, propaganda eta inprimategia.
- Argitalpenak.
lnbertsio-gastuak. Urtean zehar eraikin, lur eta iraupen luzeko ekipoan egindako inbertsioak hartzen ditu. Inbertsioa zein urtetarako konprometitzen den esan nahi du, nahiz eta ordainketa urte horretan bertan ez egin.