Zentro-mota (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)

Zentro-mota (Ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoak)

Honako hau da erabilitako zentroen sailkapena:

Anbulatorioak
Gizarte Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko, pediatria-puerikulturako eta espezialitateetako osasun-laguntza ematen zaien zentroak dira.

Kontsultategiak
Gizarte Segurantzako onuradunei medikuntza orokorreko eta pediatria-puerikulturako osasun-laguntza ematen zaien zentroak dira, espezialitate hori kontsultategiak diharduen zonan hala ezarrita baldin badago.

Osasun-zentroak
Osasun eta Kontsumo Ministerioak emandako Oinarrizko Osasun Egiturei buruzko 137/1984 Errege Dekretuaren 2. atalean adierazitakoaren araberako osasun-laguntza eskaintzen duten zentroak dira.

Larrialdietarako zerbitzuak
Arreta Jarraituko Guneak (AJG) Gizarte Segurantzaren onuradunei osasun-laguntza arratsalde-gaueko orduetan eta jaiegunetan ematen dieten zentroak.

Zentro periferikoak
Landa-zonetan medikuntza orokorreko osasun-laguntza ematen duten zentroak dira; zenbaitetan, emaginak eta OLT ere izaten dira bertan.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali