Etxebizitza- eta ingurumen- asetasuna
Adierazle hori honako galdera hauen batezbestekoaren bidez lortzen da:
1. 0tik 10era bitarteko eskala batean, non 0 den ‘asetzerik ez’, eta 10 den ‘gogobetetze oso handia’, zein da zure etxebizitzarekiko asetasun-maila orokorra?
2. 0tik 10era bitarteko eskala batean, non 0 den ‘asetzerik ez’, eta 10 den ‘gogobetetze oso handia’, zein da zure asetasun-maila orokorra bizi zaren inguruko kalitatearekin?
3. 0tik 10era bitarteko eskala batean, non 0 den ‘asetzerik ez’, eta 10 den ‘gogobetetze oso handia’, zein da zure asetasun-maila orokorra bizi zaren inguruko jolasgune edo berdeguneekin?
4. Seguru sentitzen zara bizi zaren inguruan gauez bakarrik oinez ibiltzen?
Zenbakizko balioak esleitzen zaizkio kategoria bakoitzari, eskalaren erdigunea 5a izan dadin, honela:
8 Oso segurua
6 Nahiko seguru
4 Ez seguru samar
2 Oso ez-segurua
Ebaluazio-neurria hiru mailatan multzokatuta aurkezten da: 0 eta 4 puntu artean (Txikia), 5 eta 7 puntu artean (Erdikoa) eta 8 eta 10 puntu artean (Handia).