Ongizate-gabezia eta mantentze-pobrezia: Leyden edo SPL metodoa
Ezarritako azterketak agerian utzi du Europako metodo estatistikoaren kontraesanak, eta, halaber, batez ere metodo hori gizarte jakin batean diru-sarreren banaketan dauden desberdintasunak nabarmentzeko adierazlea dela erakutsi du. Metodo horri egiten zaion beste kritika bat zera da: pobrezia-atalasea zehaztea erabat arbitrarioa dela, bai ehunekoa ezartzerakoan, baita baliokidetasun-sistema ezartzea ere, eta erabat ikertzailearen irizpidearen mende baitago.
Arazo horiek saihesteko, metodologia berri batzuk sartu dira. Metodo horiek, oro har, gauza bat dute komunean: pobrezia-atalasearen kalkulua gizarteak berak oinarrizko premiatzat jotzen dituenekin lotzeko ahalegina. Horri dagokionez, metodologietatik koherenteenetako bat hasieran Leyden-en Unibertsitatean garatutakoa da. Nazioartean, metodo honen arabera kalkulatutako lerroari SPL lerroa deitzen zaio.
Arestian aipatu dugunez, SPL metodoa Leyden-en pobrezia-ildoetan oinarrituta dago, eta baita Kapteyn-en lehentasunen osaketaren teorian ere. Ikertzaile horixe da, hain zuzen ere, SPL lerroa kalkulatzeko eredu erraztua formulatu zuena, eta hurbilketa hori erabili ohi da gehienetan metodologia hau ezartzen duten azterketetan.
Metodoa honetan datza: ikerketan aztertutako etxeguneek pobrezia neurtzeko erabiltzen diren galdera batzuei (batik bat hilaren bukaerara iristeko gutxieneko diru-sarreren eta oinarrizko premiak asetzeko beharrezko diru-sarreren inguruko galdera-sortari) emandako erantzunen eta kontuan hartutako etxeguneen gaur egungo diru-sarrera errealen arteko harremanen azterketan.
SPL metodologiaren arabera, banakakoek gutxieneko diru-sarreratzat jotzen duten kopurua (ymin) diru-sarrerekin batera gora doan funtzioa baldin bada ("y"), 0 eta 1 bitarteko elastikotasunarekin, orduan, gaur egungo diru-sarrerak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta handiagoak izango dira gutxieneko diru-sarreratzat hartzen direnak. Gizabanako bakoitzaren gutxieneko diru-sarrerak gaur egungo diru-sarreren berdinak diren kasuan 45ºeko lerroan grafikoki aztertuz gero, eta etxeguneen erantzunetatik abiatuz zehaztutako gutxieneko diru-sarreren lerroarekin konparatzen bada, orduan "erantzun naturala" eman ahal zaio agregazio-arazoari: lerroaren elkargunea y=y*min da.
y*min-en eskuinaldean, etxeguneetako gaur egungo diru-sarrerak gutxienekotzat jotzen direnak baino handiagoak dira; y*min-en ezkerraldean, berriz, etxeguneetako diru-sarrerak gutxienekotzat jotzen direnak baino txikiagoak dira. Beraz, elkarguneak bi etxegune-motak bereizten ditu: batetik, hilaren bukaerara iristeko edo oinarrizko premiak asetzeko behar adinako baliabideak dituztenak; bestetik, behar adinako baliabideak ez dituztenak, bakoitzak bere irizpidearen arabera ezarriak. Horrela, y*min da pobreak eta ez pobreak bereizten dituen lerroa.
SPL lerroa kalkulatzeko metodo erraztua hiru aldagairen araberakoa da:
| · ymin: |
beharrezkoak diren gutxieneko diru-sarrerak |
| · y: |
etxegunean dauden diru-sarrera efektiboak |
| · fs: |
etxegunearen tamaina |
ymin eta y arteko erlazio positiboaren bidez y*min balioa zehaztu ahal da, hain zuzen ere, atalasea: hortik beherako diru-sarrera efektiboak ymin baino txikiagoak dira eta hortik gorakoak y*min baino handiagoak. (Kapteyn)
Atalase hori kalkulatzeko, ondorengo ekuazioa erabiltzen da, hasieran, behintzat, zifra logaritmikoen bidez:
y*min = âo + â1fs + â2y
Hortik, ymin= y balioarentzat (hau da, oreka-puntua, non gutxieneko diru-sarrera teorikoak eta diru-sarrera errealak bat datozen, pobrezia-atalasea, alegia) ondorengo ekuazioa ondorioztatzen da:

Ekuazio hori berdin ezarri ahal zaio hilaren bukaerara iristeko beharrezkoa den gutxieneko adierazle erlatiboari edo oinarrizko premiak asetzeko beharrezkoa den gutxieneko erlatiboari (lehenengoak ongizate-gabeziarekin dauka zerikusia; bigarrenak, berriz, pobrezia larriarekin), eta ondorengo pobreziako eta ongizate-gabeziako atalaseak eragiten dira Euskal Autonomia Erkidegoari buruz:
Mantentze-pobrezia larriaren eta ongizate-gabeziaren atalaseak,
SPL metodoaren arabera
(Datuak eurotan)
| Etxegunearen tamaina |
Pobrezia
|
Ongizate- -gabezia
|
| 1 pertsona |
414,99
|
646,47
|
| 2 pertsona |
507,99
|
782,17
|
| 3 pertsona |
571,77
|
874,39
|
| 4 pertsona |
621,83
|
946,35
|
| 5 pertsona |
663,65
|
1006,22
|
Iturria: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2000ko Inkesta