Zentro-mota (Gizarte-zerbitzuak)
Honela sailka daitezke zentroak, ondorengo tipologiari jarraiki eta duten jarduera nagusiaren arabera:
Elkartea: arazo berdinak dituen pertsonen taldea, arazo horiek konpontzeko elkartuak. Eskuarki, aholkularitza dokumentala eta teknikoa eskaintzen dute.
Zerbitzu tekniko nagusiak: lurralde-esparru jakin batean, gizarte-ongizateko baliabide komunitarioak eskuratzeko informazioa, koordinazioa eta erraztasunak eskaintzen dituzten zentroak. Atal honetan sartu ditugu gizarte-laguntzako oinarrizko unitateak.
Aholkularitza-zentroak: aholkularitza-, diagnosi, balorazio- eta jarraipen-zerbitzuak ematen dituzten zentroak; eta, behar izanez gero, tokian tokiko laguntza ematen dutenak.
Eguneko zentroak: herri edo auzo jakin batean elkarbizitza sustatzeko zentro irekiak. Gizarte-laguntzako eta hezkuntza- eta jolas-izaerako zerbitzuak ematen dituzte.
Egoitza-zentroak: zentro horietan arreta etengabea eta era guztietako laguntzak eskaintzen dira, bizitokiko eta mantenuko zerbitzuen bidez eta beste zerbitzu osagarri batzuen bidez. Tipologia honetan sartzen dira egoitza-zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak: harrera-zentroak, aterpetxeak, barnetegi-araubidea duten zuzpertze-zentroak, etxebizitza funtzionalak eta egoitzak berak.
Lanbide eta enplegu zentroak (LZ-EZB): Lanaren bidezko terapia zerbitzuak ematen dituzten zentroak, eta plantillan langile ezgaituak soilik (ezinbestekoak diren pertsona ez ezgaituak izan ezik) dituzten enpresak.
Bestelakoak: funtzio berariazkoak, aurrekoek ez bezalako funtzioak, burutzen dituzten zentroak; baldin eta zentro hori zaindu beharrean dagoen talde berriren bat azaltzearen ondorio bada, edo aurreko idazpuruetan sartzen zaila den zentroak.