Biztanleri mota (Gizarte-zerbitzuak)

HomeGaiakGizarte ZerbitzuakDefinizioak Biztanleri mota (Gizarte-zerbitzuak)
Biztanleri mota (Gizarte-zerbitzuak)

Lagundutako biztanle-motaren arabera honela sailkatzen dira zentroak:

  • Biztanleria osoa: ondoren aipatzen diren sailkapen-taldeak baino esparru handiagoko laguntza-jarduerei dagozkienak.

  • Haur-gazteak: adingabeak eta 0-24 urte bitarteko gazteak, ondorengo egoeraren bat jasaten badute: famili bizitza aktibo edo arduratsurik ez izatea, helduek beraiekiko jarrera gatazkatsuak izatea, edo famili giro desegokia sortzen duten bestelako arazoak.

  • Emakumeak: behar-egoerako talde bat, zeina famili zamak dituzten emakume bakarren kasuan eta gogorkeriaren arazoa bizi duten emakumeengan larriagotu egiten baita.

  • Zaharrak: erretiratzeko adina gainditu ondoren beren egoera sozio-ekonomikoa aldatuta ikusten duten eta beren ahalmen psiko-fisikoak gero eta murriztuagoak dituzten pertsonak.

  • Azgaituak: gizarteratzeko aukera urriak dituzten pertsonak, ziur aski iraunkorra den akats batek jota egotearen ondorioz.

  • Zokoratuak: arian-arian gizartearekiko lokarriak etetea eta sustraigabetzea pairatzen dutenak, eta gizabanakoaren alderdi pertsonala eta soziala osatzen duten elementuak galduz joaten direnak. Talde honetan, beste azpitalde batzuk ere sartzen dira: iragaitzazkoak, presoak, preso ohiak, alkoholzaleak, drogazaleak, gutxiengo etnikoak eta beste talde sailkaezin batzuk.

  • Beste produktu estatistikoak

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali