Helburu Taula

Helburu Taula

Helburu Taulak erakusten du ekonomian diren baliabideen erabilpena, produktu- eta erabilpen-motaren arabera (erabilera edo helburua). Taulan hiru matrize daude: Bitarteko kontsumoen matrizea, non jasotzen baita ondasunen eta zerbitzuen zatia zeinen helburua den bitarteko kontsumo bezala erabiliak izatea barneko jardueraren adarretako produkzio-prozesuan; Azken eskariaren matrizea, non jasotzen baita ondasunen eta zerbitzuen zatia zeinen helburua den kontsumitua izatea bai Etxeen zerbitzura dauden mozkina ateratzeko asmorik gabeko Etxeek eta Erakundeek, bai Herri-administrazioek bai inbertsio-aktibo bezala produkzio-adarrek edo, bestela, kanpoan saldua izatea; eta, azkenik, Balio erantsiaren matrizea, non jarduera-adar bakoitzerako erakusten den produkzio-prozesuan sorturiko errenten banaketa.

Bitarteko kontsumoen matrizeak 105 errenkadako (ondasunak eta zerbitzuak) eta 89 zutabeko (adarrak) egitura du. Jarduera-adar bakoitzerako erakusten du adarrak egiten dituen bitarteko kontsumoen eskaria, produktuen araberakoa.

Azken eskariaren matrizeak 105 errenkadako (ondasunak eta zerbizuak) eta 7 zutabeko egitura du. Produktuaren arabera zera erakusten dute zutabeek: Etxeen zerbitzura dauden mozkina ateratzeko asmorik gabeko Etxe eta Erakundeen Azken Kontsumoko Gastua, Herri-administrazioen Azken Kontsumoko Gastua, Kapital Finkoaren Eraketa Gordina, Izakin Aldakuntza eta Esportazioak. Azken horiek 3 norako posiblerekin: Estatuko Besteak, Europar Batasuna eta Munduko Besteak.

Balio erantsiaren matrizeak 5 errenkadako eta 89 zutabeko egitura du. Errenkadetan jasotzen dira balio erantsiaren banaketaren osagaiak produkzio-prozesuan sorturiko errenten arabera; hots, Soldatapekoen ordainsarira doan zatia (soldata gordinak eta gizarte-kotizazioak bereiziz), Produkzioaren gaineko beste zerga garbiak, produktoreen onurarako den Ustiapeneko Soberakin Garbia/Errenta Misto Garbia eta Kapital Finkoaren Kontsumoa. Bereizketa hori erakusten da 89 jarduera-adarretarako (zutabeak).

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali