Euskal AEn, 864.000 landunekin itxi da 2001. urtea laugarren
hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 1 gehiagorekin. Bestalde, langabezia-tasa
%9,9koa da 2001eko laugarren hiruhileko honetan, baxuena 1985etik eta %10etik
beherakoa lehen aldiz. Langabe-kopurua 16.400 lagun inguru jaitsi da, eta aktibo-kopuruak
ere jaitsiera izan du aldi berean. Lan egiteko adinean dagoen biztanleriaren
aktibotasun-tasa (%53,5) ia puntu-erdia murriztu da hiru hilabetean; 16tik 24
urte bitarteko gazteena, berriz, ehuneko 3 punturaino murriztu da aldi horretan
berean.
Maximoa berriro landun-kopuruan
Urte osoko goranzko joerarekin jarraituz, 2001eko azkeneko
hiruhilekoan, landun-
-kopuruak igoera garbia izan du Euskal AEn (9.000 lagunetik gorakoa). Zifra
hori gizonezkoen (+4.800) eta emakumezkoen (+4.400) artean banatzen da. Hiru
herrialde historikoetan ere islatzen da, nahiz eta Arabako igoera nabarmentzen
den (+5.100); Gipuzkoan arinagoa izan da (+2.800) eta are arinagoa Bizkaian
(+1.400). Hala ere, produkzio-sektoreka, aldi horretan sektore bakar bat igo
da, zerbitzuen sektorea (+14.200); izan ere, lehen sektorea eta industria apenas
aldatu dira, eta eraikuntza jaitsi egin da (-3.800 lagun).
Berriro ere, enpleguaren igotzea alokatuen eta kooperatiba-kideen
artean gertatu da (+8.300). Landun alokatuen artean, kontratudun finkoen igoera
gertatu da (+12.500), aurreko hilaren aldean; aldi baterako kontratudunak, aldiz,
jaitsi egin dira (-3.900).
Langabezia-tasa %9,9ra iritsi da, duela hiru hilabete baino
ia 2 puntu gutxiagora
2001eko laugarren hiruhileko honetako langabezia-tasa %9,9koa
da, hau da, ehuneko 1,6 puntu jaitsi da hiru hilabetean. Gizonezkoen langabezia-tasa
ehuneko 2,3 puntu jaitsi da, %6,2ra; emakumezkoena, berriz, puntu 1etik behera
jatsi da, %15,2ra.
Herrialde historikoka, langabezia-tasa kasu guztietan murriztu
da, nahiz eta mailak desberdinak diren. Laugarren hiruhileko honetan, Arabako
langabezia-tasa %6,1ekoa da, Gipuzkoakoa %7,5ekoa eta, azkenik, Bizkaiakoa,
altuena, %12,5ekoa.
Langabe-kopurua (94.900 lagun kalkulatzen dira 2001aren amaieran)
16.400 lagun jaitsi da azken hiruhilekoan. Jaitsiera talde guztietan gertatu
da, baina batik bat gizonezkoen artean (-13.800), Bizkaiko Lurralde Historikoan
(-7.500) eta 2 urte edo gehiago lan bila dabiltzan langabeen artean (-6.600),
bai eta lehen enpleguaren bila dabiltzanak ere (-6.400). Gainera, 16 eta 24
urte bitarteko (-6.100) eta 25etik 44 urte bitarteko (-6.800) langabeen artean
ere, eta, ahaidetasunari dagokionez, seme eta alaben artean (-11.300).

2001eko azken hiruhilekoan, kalkulatzen da 716.000 bat etxegune
daudela Euskal AEn; horietatik, laurden batek ez dute aktibo bat ere. Aktibo
guztiak langabezian dituzten etxeguneak 21.800 bat dira (etxeguneen % 3a); kopuru
hori ia aurreko hiruhilekokoaren adinakoa da. Azkenik, aktibo guztiak lanean
dituzten etxeguneak %60tik goraxe dira (aurreko hiruhilekoan baino 16.800 gehiago).
Landun-kopurua ia %4 igo da azken urtean
Urte arteko aldakuntzek (2001eko laugarren hiruhilekoa, aurreko
urteko laugarren hiruhilekoaren aldean) 2001eko azken hiruhilekoari buruz aipatukoen
norantz berari jarraitzen diote. Landun-kopurua 30.000tik gora igo da (%+3,7),
langabe-kopurua 23.500 jaitsi da (%19,8 langabe gutxiago), eta azken hamabi
hilabeteetako langabezia-
-tasan ehuneko 2,5 puntuko jaitsiera izan da.
Landun-kopurua, emakumeen artean (+29.500 landun), zerbitzuen
sektorean (+30.400), alokatuen artean (+29.600) eta mugarik gabeko kontratudunen
artean (+30.600) ia soilik igo da.
2001ean, langabe-kopurua % 20 jaitsi da
2001aren amaieran, langabe-kopurua 100.000tik beherakoa da,
eta jaitsiera 23.500 bat pertsonakoa izan da urtean zehar, hau da, %19,8 gutxiago.
Langabezia-tasan, horrek ehuneko 2,5 puntu hartzen ditu. Jaitsiera hori aztertutako
talde guztietan islatzen da (45 urte eta gehiagoko langabeen taldean izan ezik).
Aipatzekoa da 2 urte edo gehiago lan bila dabiltzan langabeen (-18.800) eta
langabe doien –lana bilatzeaz gain, beste jardueraren bat egiten ez dutenen–
jaitsiera (-18.600).
Herrialde historikoka, jaitsiera erlatiboa berdintsua da Bizkaian
eta Gipuzkoan (%15etik gorakoa), baina Araban %40tik hurbilekoa izan da azken
urte horretan. Hori langabezia-tasen aldakuntzan islatu da: Gipuzkoan ehuneko
1,7 puntu jaitsi da langabezia-tasa; Araban, berriz, 4,1 puntu.
