2001. urtean, Euskal AEko biztanleen ezkontza-kopurua 9.706ra
iritsi da. Euskaditik kanpo ospatutako ezkontzei buruzko daturik ez dugularik,
aurreko urtean baino 680 ezkontza gutxiago ospatu dira, Eustaten datuen arabera.
Ezkontza zibilen kopurua 2000n baino handiagoa da, eta guztizkoaren %33 hartu
dute.
2001eko laugarren hiruhileko horretako 1.936 ezkontzetan, bizilekua
Euskal Autonomia Erkidegoan duten 1.862 gizonezko eta 1.915 emakumezko ezkondu
dira. Senarren artean, 1.737k (%93,3k) lehen ezkontza izan dute; 16 alargun
eta 109 dibortziatu berriro ezkondu dira. Lehen aldiz ezkondutako emakumezkoen
ehunekoa gizonezkoenari gailentzen zaio: emakumezkoen artean, 1.788 ezkongai
(%93,4), 18 alargun eta 109 dibortziatu ezkondu ziren.
Hiruhileko horretan zertxobait gutxitu da ezkontza zibilen
kopurua, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta 2000ko 827tik 2001eko 800ra
pasa dira. Bestalde, ohi denez, urteko azken hilabete horietan udako hilabeteetan
(%26,9) baino ezkontza zibilen kopuru handiagoa (%41,3) izaten da, urteko 10
ezkontzatik 4 ospatzen baitira.
Senar-emazteak ezkongaien adinaren arabera banatuz gero, 2001eko
laugarren hiruhilekoan, senarren %66,8k 30 urtetik gora zituen; emazteen artean,
berriz, ehuneko horrek %50,8 hartzen zuen. Proportzio horiek aurreko urteko
hiruhileko berekoak baino altuagoak dira.
2001. urte osoari dagokionez, senarren %62,4 eta emazteen %43,5
30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren. Ehuneko horiek aurreko urtekoak baino
altuagoak dira, batez ere emakumeengan, %40ra iritsi baitira; gizonezkoengan,
berriz, %61ekoa zen.