2001eko Jaiotzen Estatistikaren behin-behineko datuen arabera,
jaiotakoen kopurua 17.505ekoa da. Euskal AEko biztanleek erkidegotik kanpo izandako
erditzeei buruzko informaziorik ez dugun arren, kopuru horrek %1,9ren gehikuntza
dakar, 2000. urtearen aldean, Eustaten datuen arabera.
2001eko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn jaio ziren 4.383
haurretatik, 1.509 urrian jaio ziren; 1.493 azaroan, eta 1.381 abenduan. Herrialdeka,
Araban 572 haur jaio ziren, 2.261 Bizkaian, eta 1.550 Gipuzkoan.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago (% 58,8),
2.579 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.543 haur (%35,2) aurretik beste
bat zegoen familietara iritsi dira, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak
261era iristen dira (%6).
Lau jaiotzatatik hiru 30 urtez gorako ametan gertatzen dira
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko
dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien
artean gertatu baitira erditzeen % 45,7. Talde horren ondotik, beraren gainetik
dagoen taldea dago, 35-39 urte artekoa (%25); 25-29 bitarteko taldea atzean
geratu da, eta % 20,5 ekarri ditu, eta 20-24koek, azkenik, %4,6 besterik ez.
40 urtez gora amatzen direnak (%3,4) 20 urtez behera amatzen
direnak baino gehiago dira (%0,8).
Ezkontzaz kanpo jaiotakoek guztizkoaren % 17,4 hartzen dute,
2000ko aldi berean izandako indizearen gainetik. Herrialdeka, ehunekorik handiena
Bizkaian izan da (%18), eta haren atzetik Araban, % 17,8rekin, eta Gipuzkoan,
% 16,3rekin.