2002ko martxoan, 129.734 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal
AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hil berean baino %26 gehiago.
Igoera horrek 27.000 sarreratik gorako urte arteko gehikuntza ekarri du. Bidaiarien
sarrerek aurreko urteko datuak gainditu dituzte hiru herrialdeetan, baina haien
intentsitatea ez da berdina izan: Araban eta Bizkaian %15 eta %19 igo dira,
hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, hazkunde handiagoa lortu zuten, %40koa.
Estatutik datozen bisitarien sarrerek %29ko gehikuntza lortu
dute Euskal AE osoan; atzerriko bidaiarien kopurua, berriz, %18 hazi da. Bi
talde horiek nabarmen igo dira Araban eta Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, atzerriko
bidaiarien kopuruaren igoera txikiagoa izan da (%4).
Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira Katalunia eta Madrildik datozenak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak era, nagusiki; Gaztela eta Leondik datozenek baino ez dute murriztu presentzia. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin dira Frantzia, Alemania eta Portugaldik datozenak; Italiatik eta AEB-Kanadatik datozenenak, aldiz, jaitsi egin dira.
2002ko martxoan izandako gaualdiak 243.861ra iritsi dira, hau
da, aurreko urteko aldi berean baino ia 57.000 gehiago. Kopuru horrek %31ko
igoera ekarri du ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak hazkundeak izan
ditu Araban (%11), eta Bizkaian (%23), eta hazkunde oso handiak Gipuzkoan, %51.
Izan ere, bidaiarien gehikuntza eta bidaiarien batez besteko egonaldia handiagoak
izan dira herrialde horretan.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena zertxobait luzatu da 2002ko martxoan, eta joan den urteko 1,81 egunetik azken urte honetako 1,88 egunera pasa da. Batez besteko egonaldia zertxobait jaitsi da Araban (1,86 egunetik 1,81era), eta horrek azaltzen du zergatik bidaiarien sarrerak gaualdiak baino gutxiago igo diren herrialde horretan. Bizkaian eta Gipuzkoan kontrakoa gertatzen da: bidaiarien sarrerak nabarmen igo dira, baina egindako gaualdiak gehiago igo dira, besteen aldean.
Betetze-maila hobetu egin da, plazako (%23) zein gelako (%13), Euskal AE osoan. Gipuzkoako hotel-establezimenduek hobetu dute gehien betetze-maila urte arteko aldian (%40 plazako eta %22 gelako); gehikuntzarik txikienak Arabakoek lortu dituzte (%3 plazako eta %4 gelako), eta Bizkaikoek tarteko toki bat betetzen dute.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.676 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko martxoan, aurreko urtean baino %46 gehiago, eta aldakuntzarik handiena Araban izan da (%70). Gipuzkoa (%43) eta Bizkaiak (%38) ere hazkunde handiak lortu dituzte.
Egindako gaualdiak 17.792ra iritsi dira, hau da, 2001eko martxoan baino %99 gehiago. Gaualdien gehikuntzak hiru herrialdeetan gertatu dira. Arabako igoera nabarmentzen da (%153), baina Gipuzkoako (%92) eta Bizkaiko (%85) hazkundeak ere garrantzitsuak izan dira.