2003/01/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko
abendua
BIDAIARIEN SARRERAK
%9 GEHITU DIRA 2002KO ABENDUAN
2002. urtean bidaiarien sarrerak %9 gehitu eta gaualdiak %8
igo dira aurreko urtearen aldean.
2002ko abenduan, 97.366 bidaiari-sarrera erregistratu dira
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.500
sarrera gehiago, hau da, %9 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak
%15 gehitu dira Gipuzkoan, %7 Bizkaian eta ia berdin mantendu dira Araban.
2002ko abenduan, 172.920 gaualdi erregistratu dira, aurreko
urteko hil berean baino 8.000 gehiago izan dira, hau da, %5 gehitu dira ehuneko-baliotan.
Egindako gaualdien kopurua %13 gehitu da Gipuzkoan, %1 Bizkaian eta %2 jaitsi
Araban.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko
egonaldia, aurreko urteko abenduko 1,84 egunetik aurtengo abenduko 1,78 egunera
moztu da.
Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%12)
eta gaualdiak (%9).
Euskal AEko nekazalturismo-establezimenduetan, 5.082 bidaiari-sarrera
izan dira 2002ko abenduan, aurreko urtean baino %12 gehiago: %25 gehitu dira
Araban, %16 Gipuzkoan, eta %3 Bizkaian.
Egindako gaualdiak 12.592 izan dira, hau da, 2001eko abenduan
baino %9 gehiago, eta horrek Araban (%18) eta Gipuzkoan (%14) eragin du; Bizkaian
mantendu egin baita.
Batez besteko egonaldia %3 laburtu da Euskal AE osoan eta hiru
herrialdeetan izan du eragina.
2002KO DATUEN BALANTZEA: EMAITZA POSITIBOAK HOTELETAN ETA NEKAZALTURISMOETAN.
2002. urtean, 1.512.081 bidaiari-sarrera erregistratu dira
Euskal AEko hotel-
-establezimenduetan, aurreko urtean baino 125.000 sarrera gehiago eta horrek
urteko hazkundea %9ra ekarri du. Hazkunde bera izan da estatuko eta atzerriko
bidaiarientzat. Bidaiari-sarreren urteko hazkundea %10ekoa da Gipuzkoan eta
Bizkaian eta %4koa Araban.
1.taula: Urteko emaitzak

Iturria: EUSTAT
Hotel-establezimenduetan erregistratutako gaualdiak 2.847.751 izan ziren 2002. urtean, hau da, aurreko urtean baino 211.000 gehiago. Horrek urteko %8ko hazkundea ekarri du, %12koa Bizkaian eta %9koa Gipuzkoan; Araban, aldiz, %2 jaitsi da.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, berriz, apur bat laburtu da (%-1) 2002. urtean, baina betetze-maila %3 hazi da 2001. urtearekiko.
Euskal AEko nekazalturismo-establezimenduetan, 78.301 bidaiari-sarrera izan dira, aurreko urtean baino %17 gehiago.
Egindako gaualdiei dagokionean, %16ko hazkundea metatu da nekazalturismo--establezimenduetan Euskal AEko hiru herrialdeetan, 28.000 gehiago izan baitira balio absolutuetan.
2002an nekazalturismo-establezimenduetan izandako betetze-maila %7 igo da aurreko urtearekiko.
Argibide gehiagorako:
|

|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus |

Informazio gehiago