2002ko ekainean, 136.231 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 10.000 sarrera gehiago, hau da, %7ren gehikuntza, Eustatek eskaintzen dituen datuen arabera. Bidaiarien sarrerak igo egin dira hiru herrialdeetan, modu desberdinean bada ere: %11 hazi dira Araban, eta %6 Bizkaian eta Gipuzkoan.
Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %10 igo dira, atzerriko bidaiarien kopuruak lortu duen gehikuntzaren gainetik (%2). Estatutik datozen bidaiariak igo egin dira hiru herrialdeetan: Araban %8, %15 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan; atzerriko bidaiariak; aldiz, %18 igo dira Araban eta %8 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, %10 jaitsi dira.
Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira ia autonomia-erkidego guztietatik datozenak, batez ere Madrildik eta Valentziako Erkidegotik etorriak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak ere. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Frantziatik eta Erresuma Batutik datozen bisitariek izan duten gehikuntza, bai eta AEB-Kanadatik eta Iberoamerikatik datozenen jaitsiera ere.
2002ko ekainean izandako gaualdiak 255.237ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 18.000 gehiago, hau da, %7 igo dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %11ren hazkundea izan ditu Bizkaian, eta %5ena Araban eta Gipuzkoan.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiak egonkor iraun du 2002ko ekainean, eta indize hori bidaiariko 1,87 egunena da. Batez besteko egonaldia %5 hazi da Bizkaian, eta %5 eta %1 jaitsi da Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.
Plazako betetze-maila %2 igo Euskal AE osoan, Bizkaian izan
den %5en eta Araban izan den %2ren gehikuntzaren ondorioz; Gipuzkoan, aldiz,
%1 jaitsi da. Gelako betetze--maila, berriz, %2 igo Euskal AEn, Arabako eta
Bizkaiko igoerarengatik (%7 eta %3, hurrenez hurren); Gipuzkoan, aldiz, gelako
betetze-maila %2 jaitsi 2002ko ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.463 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko ekainean, aurreko urtean baino %12 gehiago: %25 hazi dira Gipuzkoan, %5 Bizkaian, eta %2 jaitsi dira Araban.
Egindako gaualdiak 14.982 izan dira, hau da, 2001eko ekainean baino %26 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da: Gipuzkoa (%30), Araba (%26) eta Bizkaia (%22).
Batez besteko egonaldia %13 hazi da Euskal AE osoan, eta hiru herrialdeetan hazi da: Araban (%29), Bizkaian (%16) eta Gipuzkoan (%4), aurreko urteko hil beraren aldean.