2001eko uztail, abuztu eta irailean, 3.521 ezkontza zenbatu
ziren Euskal AEn, hau da, %13,9ko jaitsiera izan da, aurreko urteko hiruhileko
beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Herrialde historikoka, bizkaitarrek
1.832 ezkontza ospatu zituzten; ondoren, gipuzkoarrak daude, 1.075rekin, eta
arabarrak, 447rekin. Euskal AEtik kanpo bizi direnen artean, ezkontzen kopurua
167ra iritsi zen.
Irailak lekua kendu dio uztailari, ezkontzeko nahien den hilabete
gisa
Orain arte, urteko hilen artean, uztailean ospatzen zen ezkontza
gehien. 2001ean, ordea, iraila izan da lehena: hilabete horretan, hain zuzen,
1.551 ezkontza ospatu dira; uztailean, berriz, 1.426. Bestalde, udako hilen
artean, abuztuan ospatu zen berriro ere ezkontza gutxien (544).
Aipatzekoa da aldi horretan nola gehitu den elizaz ospatutako
ezkontzen kopurua. Neguko hilabeteetan ezkontzen erdiak baino gehiago ezkontza
zibilak izan ziren; hilabete horietan ez bezala, hirugarren hiruhileko horretan,
ospakizunen %75,1 ezkontza erlijiosoak izan ziren. Araban, ezkontza kanonikoak
guztizkoaren % 74,5 hartu zuten; Gipuzkoan %72,4, eta Bizkaian, kopuru hori
%75,9raino iritsi zen.
2001eko hirugarren hiruhileko horretako 3.521 ezkontzetan,
bizilekua Euskal AEn duten 3.382 gizonezko eta 3.489 emakumezko ezkondu ziren.
3.228 senargaientzat (%95,4), hori izan zen euren lehenengo ezkontza; 14 alargun
eta 140 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo ezkontza duten
emakumeen ehunekoa gizonezkoenaren antzekoa izan zen: emaztegai ezkongabeak
3.336 izan ziren (%95,6), alargunak 11, eta dibortziatuak 142.
Ezkontzak ezkongaien adinaren arabera banatuz gero, senargaien
artean, %58,8k 30 urtetik gora zituen; emaztegaien artean, berriz, ehuneko horrek
%38,5 hartu zuen.