2002ko urrian, 135.802 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal
AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.000 sarrera
gehiago, hau da, % 5 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak
% 13 gehitu dira Bizkaian, eta ez dira ia aldatu Araban (% +1) eta Gipuzkoan
(% -1).
Atzerriko bidaiarien sarrerak % 14 gehitu dira, estatutik datozenen
aldean asko (% 1). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan
(% 32) eta neurritsuago Araban (% 8) eta Bizkaian egonkortu egin dira (% 0).
Estatutik datozen bidaiariak ere nabarmen gehitu dira Bizkaian (% 20) eta
Gipuzkoan (% -13) Araban (% -2) baino gehiago urritu dira.
Estatutik datozen bidaiarien artean, batik bat Madrildik datozenak
gehitu dira, % 17 gehitu baitira. Pixka bat gutxitu dira, aitzitik, Andaluzia,
Aragoi, Asturias eta Gaztela eta Leondik etorritakoak, besteak beste. Atzerriko
bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik eta USA-Kanadatik
datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, Italiatik
eta Iberoamerikatik etorriak.
2002ko urrian, 263.955 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko
hil berean baino 17.500 gehiago izan dira, hau da, % 8 gehitu dira ehuneko-baliotan.
Egindako gaualdien kopurua asko hazi da Bizkaian (% 24), baina jaitsi egin da
Araban (% -7) eta Gipuzkoan (% -2).
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko
egonaldia % 2 hazi da 2002ko urrian, iazko 1,90 egunetik aurtengo 1,94 egunera.
Plazakako betetze-maila % 2 goratu da Euskal AE osoan
eta gelakakoa % 1.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.072 bidaiari-sarrera
izan dira 2002ko urrian, aurreko urtean baino % 14 gehiago: % 18 gehitu
dira Bizkaian, % 17 Gipuzkoan, eta % 1 urritu Araban. Gehikuntza hori Estatutik
datozen bisitariek eta atzerrikoek eragin dute, % 9 eta % 72 ugaritu baitira,
hurrenez hurren, Euskal AEko guztizkoan.
Egindako gaualdiak 12.985 izan dira, hau da, 2001eko urrian
baino % 12 gehiago, eta horrek Bizkaian (% 21) eta Gipuzkoan (% 14) eragin du,
Araban % 10 gutxiago izan baitira.
Batez besteko egonaldia % 2 laburtu da Euskal AE osoan. Araban
% 9 moztu da eta Gipuzkoa % 3, eta Bizkaian % 2 luzatu dira.
Urteko lehen hamar hilabeteetan, aurreko urtean baino 9.500
bidaiari-sarrera eta 26.000 gaualdi gehiago zenbatu dira.