Datu horiek interpretatzerakoan, kontuan izan behar da, aurten, Aste Santua martxoan ospatu dela; iaz, aldiz, apirilean izan zen.
2002ko lehen lauhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino 30.000 bidaiari-sarrera gehiago zenbatu dira. Urteko lehen lau hilabeteetako gehikuntza metatua Euskal AEko hiru herrialdeetara zabaldu da: Gipuzkoa %11 igo da; Bizkaia % 6, eta Araba, azkenik, %5 gehitu da.
2002ko apirilean izandako gaualdiak 210.907ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 9.000 gutxiago, hau da, %4 beheratu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %4ko hazkundea izan ditu Bizkaian, eta %9 eta %7 jaitsi da, hurrenez hurren, Gipuzkoan eta Araban.
2002ko lehen lauhilekoan izandako gaualdien kopuruak %9ko hazkundea izan du, hau da, aurreko urte berean baino 60.000 gaualdi gehiago.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena uzkurtu egin da 2002ko apirilean, eta iazko 1,84 egunetik aurtengo 1,79 egunera pasa da. Batez besteko egonaldiak jaitsiera handiagoa izan du Araban (%-7), ezen ez Gipuzkoan (%-2) eta Bizkaian (%-1).
Batez besteko egonaldia ere hobetu egiten da (%1), urte honetako
lehen lauhilekoa aurreko urtekoarekin alderatzen badugu.
Betetze-maila jaitsi egin da, bai plazako (%-9), bai gelako (%-5), Euskal AE osoan, 2002ko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.920 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko apirilean, aurreko urtean baino %26 gehiago. Aste Santua urtaro honetan izatearen eraginak, bestalde, hotel-establezimenduen emaitzak baino gehiago ukitu ditu sektorearen hilez hileko emaitzak.
Egindako gaualdiak 10.560 izan dira, hau da, 2001eko apirilean baino %40 gutxiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da.
Lauhilekoko balantzeak, dena dela, emaitza positiboagoak eskaintzen ditu: %6ko gehikuntza bidaiarien sarreran, eta %8koa, gaualdiei dagokienez. Bidaiarien sarrerak, urteko lehen lauhilekoan, hiru herrialdeetan igo dira, 2001eko aldi beraren aldean.