2002ko azaroan, 117.516 bidaiari-sarrera erregistratu dira
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 12.000
sarrera gehiago, hau da, %11 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak
%23 gehitu dira Bizkaian eta %7 Gipuzkoan; Araban, aldiz, apur bat jaitsi dira
(%-1).
Atzerriko bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira, estatutik datozenen aldean bi puntu handiagoa (%11). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan (%21) eta Araban (%18); eta neurritsuago Bizkaian (%6). Estatutik datozen bidaiariak ere nabarmen gehitu dira Bizkaian (%30) eta neurritsuago Gipuzkoan (%4); baina Araban (%-4) urritu egin dira.
Estatutik datozen bidaiarien artean, autonomia-erkidego guztietatik etorritakoak gehitu dira, Gaztela-Mantxatik eta Valentziatik etorritakoak izan ezik, eta bolumenagatik aipagarri dira Madrildik eta Kataluniatik datozenak. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik eta Portugaldik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, USA-Kanadatik, Iberoamerikatik eta Alemaniatik etorriak.
2002ko azaroan, 228.890 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 12.500 gehiago izan dira, hau da, %6 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua asko hazi da Bizkaian (%23), Gipuzkoan askoz gutxiago (%2) eta Araban %15 jaitsi dira Araban.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko 1,95 egunetik aurtengo 2,05 egunera luzatu da, 2002ko azaroan.
Plazakako betetze-maila %1 jaitsi da Euskal AE osoan eta gelakakoa gehiago, %3. Jaitsiera biak Arabako datuetatik datoz.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.340 bidaiari-sarrera izan dira 2002ko azaroan, aurreko urtean baino %27 gehiago: %64 gehitu dira Araban, %39 Gipuzkoan, eta mantendu egin dira Bizkaian (%0). Gehikuntza hori Estatutik datozen bisitariek eragin dute, %29 gehitu baitira; atzerritik datozenak, aldiz, %11 urritu dira, Euskal AEko guztizkoan.
Egindako gaualdiak 12.199 izan dira, hau da, 2001eko azaroan baino %13 gehiago, eta horrek Araban (%29) eta Gipuzkoan (%26) eragin du; Bizkaian %8 gutxiago izan baitira.
Batez besteko egonaldia %11 laburtu da Euskal AE osoan eta horrek eragina izan du hiru herrialdeetan: Araban %-21 moztu da, Gipuzkoa %-10, eta Bizkaian %-8. Hori guztia bidaiarien sarrerak gaualdien kopurua baino gehiago hazi delako.