2002ko abuztuan, 174.496 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 18.000 sarrera gehiago, hau da, % 12ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 18 gehitu dira Bizkaian, % 13 Gipuzkoan, eta % 5 Araban.
Atzerriko bidaiarien sarrerak % 24 igo dira, hots, Estatutik datozen bidaiarien kopuruak izan duen gehikuntzaren (% 4) oso gainetik. Atzerriko bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: % 7 Araban, % 27 Bizkaian eta % 26 Gipuzkoan. Eta Estatutik datozen bidaiariak % 11 gehitu dira Bizkaian eta % 5 Gipuzkoan; Araban, berriz, % 10 urritu dira.
Estatutik datozen bidaiarien artean, batik bat Madrildik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik, Asturiastik eta Gaztela eta Leondik datozenak gehitu dira. Pixka bat gutxitu dira, aitzitik, Murtziatik, Kantabriatik eta Aragoitik etorriak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Italiatik, Frantziatik, Erresuma Batutik eta Alemaniatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, AEB-Kanadatik etorriak.
2002ko abuztuan, 363.836 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez, aurreko urteko aldi berean baino ia 43.000 gehiago izan dira, hau da, % 13 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak % 21eko hazkundea izan du Bizkaian, eta % 13koa Gipuzkoan; Araban, berriz, bere horretan iraun du (% 0).
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da 2002ko abuztuan; iaz 2,05 egunekoa zen, eta 2,09 egunekoa izan da aurtengo abuztuan. Batez besteko egonaldiaren hobekuntza hori Araban (% 5) eta Bizkaian (% 2) gertatu da; Gipuzkoak, aldiz, bere horretan jarraitu du (% 0).
Plazen nahiz gelen betetze-maila % 9 goratu da; hazkundea askoz handiagoa izan da Bizkai-Gipuzkoetan, Araban baino.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 13.186 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko abuztuan, aurreko urtean baino % 19 gehiago: % 39 ugaritu dira Gipuzkoan, % 13 Bizkaian; eta % 18 urritu dira Araban. Gehikuntza hori Estatutik datozen bisitariek eragin dute, % 27 ugaritu baitira. Izan ere, atzerrikoak % 15 urritu dira Euskal AEko guztizkoan.
Egindako gaualdiak 48.303 izan dira, hau da, 2001eko abuztuan baino % 17 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da: Araban (% 14), Gipuzkoan (% 21) eta Bizkaian (% 13).
Batez besteko egonaldia % 1 laburtu da Euskal AE osoan. Araban % 39 luzatu da, Gipuzkoan % 13 laburtu da, eta Bizkaian bere horretan iraun du (% 0).
Plazen eta gelen betetze-maila handitu egin da —% 9 eta % 8, hurrenez hurren— Euskal AEko guztizkoan.