2002ko maiatzean, 143.468 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal
AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 21.000 sarrera
gehiago gutxi gorabehera, hau da, %17ren gehikuntza, Eustatek eskaintzen dituen
datuen arabera. Bidaiarien sarrerak igo egin dira hiru herrialdeetan, modu desberdinean
bada ere: %6 hazi dira Araban; %13 Bizkaian, eta % 27 Gipuzkoan.
Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %17 igo dira, ia atzerriko bidaiarien kopuruak lortu duen gehikuntza berdina (%18). Estatutik datozen bidaiariak igo egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan (%16 eta %27, hurrenez hurren), eta ia egonkor iraun dute Araban; atzerriko bidaiariak, aldiz, %26 igo dira Araban zein Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, gehikuntza neurritsuagoa lortu dute (%7rena).
Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira autonomia-erkidego guztietatik datozenak, batez ere Madrildik eta Valentziako Erkidegotik etorriak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak ere. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Frantziatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza, bai eta AEB-Kanadatik datozenen jaitsiera ere.
2002ko maiatzean izandako gaualdiak 255.660ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 20.000 gehiago, hau da, %8 igo dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %3ren hazkundea izan ditu Bizkaian, %6rena Araban, eta %15ena Gipuzkoan.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko
egonaldiaren iraupena uzkurtu egin da 2002ko maiatzean, eta iazko 1,93 egunetik
aurtengo 1,78 egunera pasa da. Batez besteko egonaldiak jaitsiera handiagoa
izan du Gipuzkoan (%-10) eta Bizkaian (%-8), ezen ez Araban (%-1).
Plazako betetze-maila %2 igo Euskal AE osoan, Gipuzkoan izan den %8ren gehikuntzaren ondorioz; Bizkaian, aldiz, %2 jaitsi da, eta Araban aurreko urteko betetze-maila errepikatu da. Gelako betetze-maila, berriz, %3 jaitsi da Euskal AEn, Arabako eta Bizkaiko jaitsierengatik (%-7 eta %-8, hurrenez hurren); Gipuzkoan, aldiz, gelako betetze-maila %6 hobetu da 2002ko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.732 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko maiatzean, aurreko urtean baino %30 gehiago: %44 hazi dira Bizkaian, %36 Gipuzkoan, eta ia egonkor iraun dute Araban.
Egindako gaualdiak 12.787 izan dira, hau da, 2001eko maiatzean baino %40 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da, batez ere Gipuzkoan, non gaualdiak %73 gehitu baitira, 2001eko maiatzaren aldean.
Batez besteko egonaldia %7 hazi da Euskal AE osoan, baina herrialdeek portaera desberdina erakutsi dute: batez besteko egonaldia igo egin da Gipuzkoan (%28) eta Araban (%15), eta jaitsi, Bizkaian (%-14), aurreko urteko hil beraren aldean.