2003ko urtarrilean, 82.503 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-
-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 2.000 sarrera gehiago, hau da, %2 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %4 gehitu dira Bizkaian eta %10 Gipuzkoan; Araban, aldiz, %14 jaitsi dira.
Atzerriko bidaiarien sarrerak %9 gehitu dira eta estatutik datozenenak mantendu egin dira (%0). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan (%21), neurritsuago Bizkaian (%3), eta Araban egonkortu egin dira (%0). Estatutik datozen bidaiariak ere gehitu egin dira Bizkaian (%4) eta Gipuzkoan (%6); baina Araban (%-17) nabarmen urritu dira.
Estatutik datozen bidaiarien artean, Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak gehitu egin dira eta Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, gure erkidegotik bertatik eta Nafarroatik etorritakoak gutxitu. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik, Portugaldik eta Italiatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; eta urritu egin dira, ostera, Alemaniatik, USA-Kanadatik, eta beste herrialdeetatik etorritakoak.
2003ko urtarrilean, 145.935 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 1.400 gutxiago izan dira, hau da, %1 gutxitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua hazi egin da Bizkaian (%2) eta Gipuzkoan (%5), baina Araban %19 jaitsi dira.
Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko
egonaldia, iazko 1,83 egunetik aurtengo 1,77 egunera laburtu da, 2003ko urtarrilean,
eta jaitsierak hiru lurraldeei eragin die. Plazakako betetze-maila ere jaitsi
egin da, iazko urtarrileko %31,27tik 2003ko urtarrileko %28,79ra.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 3.153 bidaiari-sarrera
izan dira 2003ko urtarrilean, aurreko urteko urtarrilean baino %5 gutxiago:
%24 gehitu dira Bizkaian, baina %23 jaitsi dira Gipuzkoan eta %15 Araban. Euskal
AEko guztizkoan izandako gutxitzean atzerritik datozenek (%-4) zein Estatutik
datozenek (%-5) eragin dute.
Egindako gaualdiak 6.606 izan dira, hau da, 2002ko urtarrilean
baino %6 gutxiago, eta horrek Araban (%-30) eta Gipuzkoan (%-15) eragin du;
Bizkaian %14 gehitu baitira.
Batez besteko egonaldia iazko urtarrileko 2,13 egunetik aurtengo
urtarrileko 2,10 egunera laburtu da.