2003ko otsailean, 91.613 bidaiari-sarrera erregistratu dira
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 1.500
sarrera gutxiago, hau da, % 2ko jaitsiera, EUSTATek eskainitako datuen
arabera. Bidaiari-sarrerak % 6 gehitu dira Bizkaian, eta hurrenez hurren
% 7 eta % 6 urritu dira Araban eta Gipuzkoan.
Estatuko bidaiarien sarrerak % 3 gehitu dira Euskal AE
osoan. Bidaiari kopurua, berriz, % 15 urritu da. Estatuko bidaiariak nabarmen
gehitu dira Bizkaian (% 15), eta jaitsi egin dira bai Araban (% -6)
bai Gipuzkoan (% -5). Atzerriko bisitarien kopurua jaitsi egin da hiru
herrialdeetan: Araban (% -17), Bizkaian (% -16) eta Gipuzkoan (% -11).
Estatutik datozen bidaiarien artean, ugaritu egin dira Madrildik,
Valentziako Erkidegotik, Gaztela eta Leondik eta Euskal AEtik bertatik datozenak.
Gutxitu egin dira, aitzitik, Andaluziatik, Kataluniatik eta Galiziatik etorriak,
besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, gutxitze nabarmenenak Frantziatik,
Erresuma Batutik, Portugaldik, Italiatik eta Alemaniatik etorrien artean gertatu
dira.
2003ko otsailean, 161.390 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez,
aurreko urteko hil berean baino ia 4.000 gutxiago izan dira, hau da, % 2
gutxitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua % 3 hazi da Bizkaian.
Araban eta Gipuzkoan, ordea, % 8 eta % 5 txikitu da, hurrenez hurren.
Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko otsaileko 1,77 egunetatik
aurtengo otsaileko 1,76 egunetara laburtu da. Laburtze horrek Arabari (% -1)
eta Bizkaiari (% -3) eragin die; Gipuzkoan, aldiz, % 2ko luzatzea
gertatu da. Plazen betetze-maila beheratu egin da, 2002ko otsaileko % 36,9tik
aurtengo otsaileko % 33,3ra; gelen betetze-maila, berriz, % 5 goratu
da aldi berean.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.612 bidaiari-sarrera
zenbatu dira 2003ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino % 9 gehiago:
% 12 ugaritu dira Gipuzkoan, % 10 Bizkaian, eta % 3 Araban. Euskal
AE osoan erregistratutako hazkundearen eragileak atzerriko bisitarien gehikuntza
(% 39) eta Estatukoena (% 8) izan dira.
Nekazalturismoaren sektorean 8.808 gaualdi egin dituzte, 2002ko
otsailean baino % 4 gutxiago. Beheratze hori Araban (% -24) eta Bizkaian
(% -7) jazo da; Gipuzkoan, aitzitik, % 7ko goratzea izan da.
Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da, iazko otsaileko
2,17 egunetatik aurtengo otsaileko 1,91 egunetara. Hau da, % 12ko murriztea
gertatu da. Ildo berean, plazen betetze-maila % 14 beheratu da, eta gelena
% 13.