2002ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorraren balioak % 0,1 hazi ziren, Eustaten datuen arabera.
Urte arteko aldakuntzari (2002ko abuztua, 2001eko abuztuaren aldean) begiratuz gero, % 2,2koa izan da kostuen goratzea; aurreko abenduaren aldean, berriz, % 2,8 igo da tasa lehenengo zortzi hilabetean.

Abuztuan, lehengaien kostuak % 0,2 igo ziren, eta lan-eskuaren kostuak, ostera, bere horretan iraun du. Hala ere, urte arteko aldian, lan-eskuaren kostuak % 4,0ko igoera izan du; lehengaien kostuek, berriz, % 1,0koa.
Eraikinak eta obra zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute abuztuan: kostuak areago hazi dira obra zibila azpisektorean (% 0,4), eraikinak azpisektorean baino (% 0,1). Halako aldeak ageri dira, orobat, urte arteko bilakaera aztertuz gero: 2001eko abuztuaren gainean, % 0,8 tasa du eraikinak azpisektoreak, eta % 1,3koa obra zibila azpisektoreak.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko abuztuan, hauek izan dituzte prezio-igoerarik handienak: energia elektrikoa (% 4,8), karea, igeltsua eta eskaiola (% 3,0) eta petroliotik eratorriak (% 2,8) arloek, besteak beste.
Prezioen urte arteko bilakaeran, igoera nabarmenenak kontsumitutako
produktuen artean ageri dira: zementu artifiziala (% 7,0), makineria
erabilirako osagarriak (% 6,1), metalezko bestelako gaiak (% 4,5)
eta zementutik eratorritako gaiak (% 2,4) arloetan, besteak beste.