2002/11/28ko prentsa-oharra

 

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2002ko urria

ERAIKUNTZAREN KOSTUAK %0,1 JAITSI ZIREN 2002KO URRIAN

 

Datu horiekin, urte arteko hazkunde-tasa (2002ko urria, 2001eko urriarekin alderatuta) %2,3koa da.

2002ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorraren balioak %0,1 jaitsi dira, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntzari (2002ko urria, 2001eko urriaren aldean) begiratuz gero, % 2,3koa izan da kostuen igoera; eta aurreko abenduaren aldean, berriz, % 2,7 igo da tasa lehenengo bederatzi hilabeteetan.

Urrian, lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi ziren, eta lan-indarraren kostuak, ostera, bere horretan iraun du. Hala ere, urte arteko aldian, lan-indarraren kostua % 4,0 igo da; eta lehengaien kostua, berriz, % 1,2.

Eraikinak eta obra zibila azpisektoreek bilakaera berdina izan dute urrian eta bietan %0,1eko jaitsiera izan da. Aldeak nabariagoak dira urte arteko bilakaera aztertuz gero: 2001eko urriaren aldean, % 0,9ko hazkunde-tasa du eraikinak azpisektoreak, eta % 2,0koa obra zibila azpisektoreak.

Sektoreak gehien kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko urrian, hauek izan dituzte prezio-igoerarik handienak: karea, igeltsua eta eskaiola (%3,1), beira (%2,8) eta metalezko hoditeria (% 1,7) arloek, besteak beste.

Prezioen urte arteko bilakaeran, igoera nabarmenenak kontsumitutako honako produktuen artean ageri dira: zementu artifiziala (% 6,8), petroliotik eratorriak (%5,9), makineria erabilirako osagarriak (% 4,8) eta metalezko hoditeria (% 4,6) arloetan, besteak beste.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945-01 75 05. Faxa: 945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

ERAIKUNTZAREN KOSTUAK %0,1 JAITSI ZIREN 2002KO URRIAN

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2002/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0001959_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali