2003/01/30eko prentsa-oharra

 

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2002ko abendua

ERAIKUNTZAREN KOSTUAK % 0,2 IGO ZIREN 2002KO ABENDUAN

 

Datu horiekin, 2002ko hazkunde-tasa % 2,9an kokatu zen.

 

2002ko abenduan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra % 0,2 igo zen, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntzari (2002ko abendua, 2001eko abenduaren aldean) begiratuz gero, % 2,9koa izan da kostuen goratzea; aurreko urteko hazkundearen aldean (%2,3), sei hamarren gehiago.

Abenduan, lehengaien kostuak % 0,3 igo ziren, eta lan-eskuaren kostuak, ostera, bere horretan iraun zuen. Hala ere, urte arteko aldian, lan-eskuaren kostuak % 4,0ko igoera izan du; eta lehengaien kostuek % 2,1ekoa.

Eraikinak eta obra zibila azpisektoreetako lehengaiek antzeko bilakaera izan dute abenduan. Bietan izan dira igoerak, neurri berekoak izan ez badira ere: Eraikinak azpisektoreko lehengaien kostuak % 0,2 igo dira, eta obra zibila azpisektorekoak % 0,6. Hala ere, alde nabarmenagoak ageri dira urte arteko bilakaera aztertuz gero: 2001eko abenduaren gainean, % 1,7ko hazkunde-tasa du eraikinak azpisektoreak, eta % 3,2koa obra zibila azpisektoreak.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko abenduan, honako arlo hauek izan dituzte prezio-igoerarik handienak: petroliotik eratorriak (%5,2), energia elektrikoa (%3,7), karea, igeltsua eta eskaiola (% 1,6) eta kristala (%1,4). Prezioen urte arteko bilakaera kontuan hartuta, igoera esanguratsuenak honako produktuen artean ageri dira: petroliotik eratorriak (%13,7), metalezko hodiak (% 7,8) zementu artifiziala (% 7,0), eta makineria erabilirako osagarriak (% 4,3).

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945 017 505. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

ERAIKUNTZAREN KOSTUAK % 0,2 IGO ZIREN 2002KO ABENDUAN

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0001976_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali