2002ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra % 0,2 jaitsi zen, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntzari (2002ko azaroa, 2001eko azaroaren aldean) begiratuz gero, % 2,6koa izan da kostuen goratzea; aurreko abenduaren aldean ere, hori bera izan da hazkundea.

Azaroan, lehengaien kostuak % 0,3 jaitsi ziren, eta lan-eskuaren kostuak, ostera, bere horretan iraun zuen. Hala ere, urte arteko aldian, lan-eskuaren kostuak % 4,0ko igoera izan du; lehengaien kostuek, berriz, % 1,6koa.
Eraikinak eta obra zibila azpisektoreetako lehengaiek antzeko bilakaera izan dute azaroan. Bietan izan dira jaitsierak, neurri berekoak izan ez badira ere: Eraikinak azpisektoreko lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta obra zibila azpisektorekoak % 0,7. Hala ere, alde nabarmenagoak ageri dira urte arteko bilakaera aztertuz gero: 2001eko azaroaren gainean, % 1,4ko hazkunde-tasa du eraikinak azpisektoreak, eta % 2,3koa obra zibila azpisektoreak.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko azaroan, hauek izan dituzte prezio-igoerarik handienak: energia elektrikoa (% 1,9), karea, igeltsua eta eskaiola (% 1,0) eta burdina eta altzairua (% 0,4) arloek, besteak beste.
Prezioen urte arteko bilakaeran, igoera nabarmenenak kontsumitutako produktuen artean ageri dira: petroliotik eratorriak (% 8,0), zementu artifiziala (% 7,1), metalezko hodiak (% 6,4) eta makineria erabilirako osagarriak (% 4,4).