2002ko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize
Orokorraren balioak ez ziren aldatu, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntzari
(2002ko uztaila, 2001eko uztailaren aldean) begiratuz gero, % 2,0koa izan
da kostuen goratzea; aurreko abenduaren aldean, berriz, % 2,6 igo da tasa
lehenengo zazpi hilabetean.

Uztailean, lehengaien kostuek nahiz lan-eskuaren kostuek bere
horretan iraun dute, aurreko balioetan. Hala ere, urte arteko aldian, lan-eskuaren
kostuek % 4,0ko igoera izan dute; lehengaien kostuek, berriz, % 0,7koa.
Eraikinak eta obra zibila azpisektoreek antzeko
bilakaera izan dute uztailean: balioak mantendu egin dituzte lehenengoen lehengaien
kostuek (% 0,0), eta % 0,! jaitsi dira bigarrenarenak. Alde txikiok,
era berean, urte arteko bilakaeran gertatu dira, zeren bi azpisektore horietako
lehengaien kostuek, uztailean, % 0,7ko tasa lortu baitute eraikinak
atalean eta % 0,6koa obra zibila atalean, aurreko urteko hil
beraren aldean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko uztailean,
hauek izan dituzte prezio-jaitsierarik handienak: asfaltozko produktuek (% -3,4),
leherkariek eta gasek (% -1,9) eta olioek eta koipeek (% -1,6),
besteak beste.
Prezioen urte arteko bilakaeran, igoera nabarmenenak kontsumitutako
produktuen artean ageri dira: makineria erabilirako osagarriak (% 5,2),
pinturak eta bernizak (% 5,1), laneko arropak (% 4,2),
zementu artifiziala (% 4,2) eta metalezko bestelako gaiak (% 4,1),
eta besteak beste.