2003ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %2,2 igo zen eta urtarrilerako urte arteko tasa %3,0ra iritsi zen, Eustaten datuen arabera. Lan--eskuaren kostuaren hazkundeak (%4,0) markatu du urtarrileko indize orokorra, beste osagaia, lehengaien kostua, %1,0 besterik ez baita igo aldi horretan.
Urte arteko aldakuntza-tasak, 1995-2003

Urte arteko aldian (2003ko urtarrila, 2002ko urtarrilarekin
alderatuta), lan-eskuaren kostuak %4,0ko igoera izan du; lehengaien kostuek,
berriz, %2,3koa.
2003ko urtarrileko guztizko kostuen hazkundea antzera banatzen
da bi azpisektore nagusien artean: obra zibila azpisektoreko kostuak
(%2,5) pixka bat gehiago igo dira Eraikinak azpisektorekoak (%2,1) baino.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran ere, gehiago igo dira Obra zibilekoak
(%3,8) Eraikinekoak (%2,7) baino.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko urtarrilean,
hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: petroliotik eratorriak (%6,6),
zementu artifiziala (%4,2) eta produktu asfaltikoak (%3,3). Eta
bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera honako lehengaiek izan dituzte:
kristala (%-1,8), bulego-materiala (%-1,0) eta burdina eta
altzairua (%-0,1).