2002ko irailean, % 0,7 igo zen Euskal AEko Industri Produkzioaren
Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera.
Igoera hori, ordea, lanegunen balio homogeneotan neurtuta, % 3,1eko jaitsiera
da, joan den irailak 2001ekoak baino lanegun bat gehiago izan baitu. Horiek
horrela, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako tasa metatua % 1,3 murriztu
da, aurreko urteko aldi beraren aldean, balio absolututan.
Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2002
2002ko irailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (% 10,8), larruaren eta oinetakoen industria (% 7,0), zurgintza (% 5,9), kimika-industria (% 4,9), ez-metalezko industria (% 4,7) eta garraio-materiala (% 4,3), besteak beste.
Urte arteko tasarik negatiboenak, besteak beste, honako hauek
izan dituzte: elikagai-industria (% -5,3), papera, argitalpena eta
arte grafikoak (% -4,6), makineria (% -3,3), kautxua
eta plastikoa (% -1,6) arloek, batik bat.
Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako balantzean, balio absolututan, % 0,7 igo da kontsumo-ondasunen indizea, eta jaitsi, aldiz, ekipo-ondasunena (% -2,8) eta bitarteko ondasunena (% -0,4).
Industri Produkzioaren Indize Orokorrak irailean izandako aldakuntzak, 2001eko irailaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (% 1,0), Bizkaian (% 0,7) eta Gipuzkoan (% 0,5).
Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako balantzean, lanegunen zuzenketarik gabe, aldakuntzek zeinu bera, baina intentsitate desberdina izan dute hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %1,6 jaitsi da, Bizkaian %1,5 eta Araban gutxixeago, % 0,4.