
2003/03/06ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko urtarrila
EUSKAL AE-KO INDUSTRI JARDUERA
%0,7 HAZI ZEN 2003KO URTARRILEAN
Industri Produkzioaren Indizea Bizkaian %3,1 igo zen, eta Araban
eta Gipuzkoan, berriz, %0,3 eta %1,5 jaitsi, hurrenez hurren.
2003ko urtarrilean, %0,7 igo zen Euskal AEko industri jarduera,
aurreko urteko hil beraren aldean, lan-egutegiaren balio homogeneotan, hau da,
lanegun-kopuru bera kontuan hartuta. Hala ere, Industri Produkzioaren Indize
Orokorraren balio absolutuetan neurtuta, %3,0 jaitsi da, joan den urtarrilak
2002koak baino lanegun bat gutxiago izan baitu.
Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2003

(*) 2003ko urtarrileko urte arteko hazkunde
zuzendua
Iturria: EUSTAT.
2003ko urtarrilean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak
sektore hauei egokitu zaizkie: garraio-materiala (%8,2), kautxua eta
plastikoa (%6,0), ehungintza eta jantzigintza (%5,7), eta material
elektrikoa (%5,3) arloei, besteak beste.
Urte arteko tasarik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-16,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%-15,6), bestelako manufakturak
(%-14,7) eta ez-metalezko industria (%-10,0) arloek, batik bat.
Bitarteko ondasunek eta ekipo-ondasunek %3,0 eta %8,3ko tasa positiboak izan dituzte urtarrilean, hurrenez hurren; eta kontsumo-ondasunak, aldiz, %4,7 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean. Balio absolutuetan, ekipo-ondasunak %3,4 hazi dira, bitarteko ondasunak apur bat jaitsi dira, %-0,5, eta kontsumo-ondasunak gehiago, %-8,4.
Industri Produkzioaren Indize Orokorrak bilakaera desberdina izan du hiru herrialdeetan: alde batetik, Bizkaian hazkunde nabarmena izan da, %3,1ekoa, eta bestetik, jaitsierak izan dira Araban eta Gipuzkoan, %0,3 eta %1,5ekoak, hurrenez hurren, lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta. Balio absolutuetan, aldiz, urte arteko jaitsiera izan da herrialde guztietan, %-0,4koa Bizkaian, %-4,1ekoa Araban eta %-5,4koa Gipuzkoan.

(*) Lanegunez zuzendua.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiagorako:
|

|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 945 017 514. Faxa: 945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus |
Informazio gehiago