2002ko abenduan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauetakoak izan ziren: ehungintza eta jantzigintza (% 17,0), garraio-materiala (% 13,4), kimika-industria (% 11,1) eta kautxua eta plastikoa (% 6,0).
Urte arteko tasa negatiboak izan zituzten sektoreen artean, metalezko eta ez-metalezko meak (% -18,1) ageri da lehendabiziko; hurrena, bestelako manufakturak (% -8,3), material elektrikoa (% -6,9) eta ez-metalezko industria (% -4,6).
Bitarteko ondasunek eta ekipo-ondasunek % 7,9ko eta % 7,7ko tasa positiboak izan dituzte, hurrenez hurren, joan den abenduan. Kontsumo-ondasunak, berriz, % 3,7 jaitsi dira, 2001eko abenduaren aldean.
2002. URTEAREN BALANTZEA
2002. urtearen balantzeak % 0,7ko jaitsiera dakar, Indize Orokorraren tasa metatuan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Jaiegunen eragina zuzenduta, % 0,8ko gutxitzea esan nahi du horrek.
Produkzioa gehien handitu duten sektoreak hauek izan dira, 2002an: garraio-materiala (% 5,8), zurgintza (% 4,5), elikagai-industria (% 3,4) eta kimika-industria (% 3,1). Gehien txikitu diren sektoreak, aitzitik, hauek izan dira: petrolioa fintzea (% -14,0), ehungintza eta jantzigintza (% -4,0), metalgintza eta metalezko gaiak (% -2,9) eta makineria (% -2,7).
2002. urte osoan, bitarteko ondasunak eta kontsumo-ondasunak % 1,1 eta % 0,1 hazi dira, hurrenez hurren; ekipo-ondasunak, ostera, % 1,8 jaitsi dira.
2002 urtearen balantzean, lurralde guztiek ez dute zeinu bereko bilakaera izan. Araba eta Bizkaia pixka bat hazi dira (% 0,5 eta % 0,1, hurrenez hurren); Gipuzkoa, berriz, % 2,2 jaitsi da 2001. urtearen aldean.
Taula: 2002ko ABENDUA. Industri Produkzioaren Indize Orokorraren hazkunde-tasa (%). Euskal AE