2002ko urrian, %3,4 igo zen Euskal AEko Industri Produkzioaren
Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, EUSTATek eskainitako datuen arabera.
Igoera hori, ordea, lanegunen balio homogeneotan neurtuta, Produkzioaren Indize
Orokorra bere horretan (%0,0) mantentzea da, joan den urriak 2001ekoak baino
lanegun bat gehiago izan baitu. Horiek horrela, urteko lehenengo hamar hilabeteetako
tasa metatua %0,8 murriztu da, aurreko urteko aldi beraren aldean, balio absolututan.
Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2002

2002ko urrian, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore
hauei egokitu zaizkie: energia elektrikoa, gasa eta ura (%12,7), ez-metalezko
industria (%10,0), garraio-materiala (%9,3), eta material elektrikoa
(%8,8), eta besteak beste.
Urte arteko tasarik negatiboenak, besteak beste, honako hauek
izan dituzte: petrolioa fintzea (%-25,3), ehungintza eta jantzigintza
(%-19,8), elikagai-industria (%-1,5), eta kautxua eta plastikoa
(%-1,1) arloek, batik bat.
Urteko lehenengo hamar hilabeteetako balantzean, balio absolututan,
%1,0 igo da kontsumo-ondasunen indizea, %0,3 bitarteko ondasunena eta %2,1 jaitsi,
aldiz, ekipo-ondasunena.
Industri Produkzioaren Indize Orokorrak urrian izandako aldakuntzak,
2001eko urriaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (%5,9),
Bizkaian (%3,9) eta Gipuzkoan (%1,7).
Urteko lehenengo hamar hilabeteetako balantzean, lanegunen
zuzenketarik gabe, aldakuntzak nahiko desberdinak izan dira hiru herrialdeetan:
Gipuzkoan %1,4 jaitsi da, Bizkaian %0,8 eta Araban %0,4ko igoera txikia izan
da.