Urteko metatua 13.101 jaiotzara iristen da
Jaiotzen Estatistikako 2001eko hirugarren hiruhileko horretako datuek 4.412ko jaiotako-kopurua ematen dute Euskal AEn, aurreko urtean baino aldi berean baino %4,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Herrialdeka, Araban 601 haur jaio ziren, 2.257 Bizkaian, eta 1.554 Gipuzkoan.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.583 haur (%58,5), lehen seme-
-alabak izan dira 2001eko hirugarren hiruhilekoan; 1.588 haur (%36) aurretik beste seme edo alabaren bat zegoen familietara iritsi dira, eta 241 (%5,5) hirugarren eta ondorengo seme-alabak dira. Araban, hirugarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEren batez bestekoa baino handiagoa izan da, eta hori herrialde historiko horretan baino ez da gertatu.
Amen ia erdiak 30 eta 34 urte artekoak dira
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere argi eta garbi nagusi dela ikusiko dugu, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, beraren gainetik dagoen taldea dago, 35-39 urte artekoa (%25,9); 25-29ko taldea atzean geratu da, %20,8 ekartzen baititu. Muturreko adineko taldeak, 25 urtetik beherakoak, %5,2 hartzen du; 40 urtetik beherakoak, berriz, %2,7 baino ez.
Ezkontzaz kanpo jaiotakoek guztizkoaren %16,1 hartzen dute, eta ia puntu bat igo dira, 2000ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Arabak baino ez ditu izan Euskal AEren multzoaren gainetik dauden balioak (%18,0). Talde horren amatasuneko adina haurrak eduki dituzten amen multzoarena baino gazteagoa da, zeren ama ezkongabeen %16,4 25 urtetik beherakoa baitziren.