Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)
sailkatzeko Inkestaren arabera, 2002ko laugarren hiruhilekoan, ia 891.200 landun
zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %0,4 gutxiago. Bestalde, langabeen
kopurua 88.000 lagunekoa da, eta langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %9koa.
2002ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, langabetuen taldeak
7.700 laguneko gorakada izan du eta langabezia-tasak ehuneko zazpi hamarrenekoa.
Biztanleria landuna eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa pixka
bat igo eta %54,6ra heldu da 2002ko laugarren hiruhilekoan.
Langabezia-tasa igo egin da Araba eta Gipuzkoan eta jaitsi
Bizkaian
Langabezia-tasa hazi egin da aztertutako ia talde guztietan,
Bizkaiko Lurralde Historikoan izan ezik, %9,6 jaitsi baita, duela hiru hilabete
baino 4 hamarren gutxiago, altuena izaten jarraitzen duen arren. Araban %7,8
igo da eta Gipuzkoan %8,5, ehuneko bina puntu inguru.
Honenbestez, gizonezkoen langabezia-tasa %6,6ra igo da (ehuneko
puntu bat gehiago) eta emakumeena, askoz ere altuagoa, %12,4era (bi hamarren
gehiago). Gazteen langabezia-tasa ehuneko bi puntu baino gehiago hazi eta %21era
heldu da (gehien hazi dena) eta 16tik 24 urte bitarteko 5 gazte aktibotik bat
harrapatzen du.
Euskal AEko langabezia-tasa Euroguneko herrialdeena baino sei
hamarren altuagoa da, joan den azaroan %8,4ra iritsi baitziren (EUROSTAT). Beste
aldi batzuetan bezala, Europar Batasuneko guztizko tasa Eurogunekoa baino baxuagoa
da (% 7,7koa). Biak hazi dira hamarren bana abuztutik.
Euskal AEn 88.000 langabetu zenbatu dira 2002ko bukaeran
Langabetuen kopurua aztertutako ia talde guztietan igo da,
aurrean aipatutako Bizkaiko kasuan salbu, 1.900 laguneko jaitsiera izan baitu
eta 48.800 laguneko taldeari eragin dio. Gipuzkoan langabetuen taldea 27.400
lagunekoa da eta Araban 11.700ekoa, beraz, 6.600 eta 2.900 laguneko igoera izan
dute, hurrenez hurren.
Duela bi urte edo gehiagotik enplegu bila dabiltzan langabetuak
15.300 lagun dira (1.300 gutxiago) eta langabeen guztizkoarekiko proportzioa
duela hiru hilabete baino txikiagoa da (%21etik %17 pasatu da aldi horretan).
Biztanleria landunak 3.300 lagun gutxiago ditu hiruhileko honetan
Biztanle landunen kopurua, 2002ko laugarren hiruhileko horretan,
891.200ekoa da, hau da, duela hiru hilabete baino 3.300 gutxiago. Herrialde
historikoka, Araban eta Bizkaian 700 eta 1.200 landun gehiago daude, hurrenez
hurren, eta Gipuzkoan, aldiz, 5.200 lagun gutxiago.

Biztanleria landunaren jaitsierak gizonezkoei bakarrik eragin
die (11.300 gutxiago ari dira lanean) eta emakumeek, aldiz, aurreko emaitza
hobetu egin dute (8.100 landun gehiago).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, landunen kopurua jaitsi egin
da industria eta eraikuntza sektoreetan (5.600 eta 2.400 lagun, hurrenez hurren).
Zerbitzuen sektorean 3.500 lagun gehiago dira eta nekazaritzan 1.400 gehiago.
Enplegu-tasa (landunen ehunekoa 16tik 24 urtera bitarteko biztanleriaren
guztizkoarekiko ) %62,8an kokatu da, duela hiru hilabete baino ehuneko 2 hamarren
gutxiago. Lan egiten duten gizonezkoen proportzioa lan egiteko adina dutenekiko
%75,1era jaitsi da (ehuneko 1,4 puntu gutxiago) eta emakumeena, aldiz, %50,4ra
igo da (puntu bat baino gehiago).
Herrialde historikoka, enplegu-tasarik altuena Arabak du oraindik
ere, % 67,7koa, puntu erdi hazi baita. Bizkaikoa %60,2koa da eta ia ez da aldatu
(ehuneko +0,1 puntu). Azkenik, Gipuzkoakoa puntu bat jaitsi eta %65,1era heldu
da.
Erreferentziatzat etxeguneak hartuz gero, aktibo guztiak langabezian
dituzten etxeguneak 800 gutxiago dira, eta kide aktibo guztiak lanean dituzten
etxeguneak berriz, 6.300 gutxiago.
Duela urtebete baino 26.400 biztanle landun gehiago eta hazkundeak
hiru herrialdeetan
Biztanleria landuna hazi egin da, 2001eko laugarren hiruhilekoaren
aldean eta 26.400 landun gehiago dira, hau da, %3. Igoera hori %6 ingurukoa
izan da emakumezkoentzat, eta %1ekoa, gizonezkoentzat. Lurralde Historikoka,
hazkunderik garrantzitsuena Bizkaikoa izan da (%+4,3) eta Araba eta Gipuzkoakoak
ia %2koak izan dira azken 12 hilabeteetan.
Azken urtean zehar, berriro ere jaitsi egin da landunen kopurua
industrian, %3,9 jaitsi da landunen kopurua sektorean, eta igo egin da eraikuntzaren
eta zerbitzuen sektoreetan, %10,6 eta %4,7, hurrenez hurren. Aldi horretan berean,
enplegu-
-tasa ehuneko 2,2 puntu igo da.
Langabezia-tasa ehuneko 9 hamarren hazi da azken urtean
Azken 12 hilabeteotan langabezia-tasa ehuneko 0,9 puntu hazi
da, puntu bat baino zertxobait gehiago gizonezkoentzat eta 3 hamarren emakumezkoentzat.
Herrialdeka, igoera 2,1 puntukoa izan da Araban eta Gipuzkoan, eta Bizkaian
2 hamarren jaitsi da tasa.
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA BJA