2003/04/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003ko martxoa


Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko martxoan



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko martxoa, 2002ko martxoarekin alderatuta) %3,1ekoa izan da.


2003ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %0,1 igo zen eta martxorako urte arteko tasa %3,1era iritsi zen, Eustaten datuen arabera. Lehengaien kostuaren hazkundeak (%0,2) markatu du martxoko indize orokorra, beste osagaia, hau da, lan-eskuaren kostua ez baita aldatu aldi horretan.



Urte arteko aldakuntza-tasak, 1995-2003

(*)eskainitako gehikuntza martxoko urte artekoa da.

Iturria: EUSTAT




Urte arteko aldian (2003ko martxoa, 2002ko martxoarekin alderatuta), lan-eskuaren kostua %4,0 igo da eta lehengaien kostua, berriz, %2,4.


2003ko martxoko guztizko kostuen hazkundea era desberdinean banatu da bi azpisektore nagusien artean: Eraikinak azpisektoreko kostuak %0,2 igo dira eta obra zibila azpisektorekoak, ostera, mantendu egin dira erreferentzia-hilean (%0,0). Hala ere, bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, gehiago igo dira Obra zibileko kostuak (%3,7) Eraikinekoak (%2,9) baino.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko martxoan, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: produktu asfaltikoak (%5,4), plastikozko hoditeria (%3,8) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%1,7). Bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera izan dute honako lehengaiek: metalezko hoditeria (%-1,2), pinturak eta bernizak (%-0,9), petroliotik eratorriak (%-0,9) eta kristala (%-0,7) lehengaiek, besteak beste.




Iturria: EUSTAT




























Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002076_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali