|
Baina 2003ko lehenengo lauhilekoko datuak iazko aldi bereko emaitzekiko erlazioan aztertuta, konparazioa homogeneoagoa da Aste Santuko jaien egutegiaren eragina (iaz martxoan izan zen eta aurten apirilean) desagertu egiten baita. Horrela, 2003ko lehenengo lau hilabeteetan, 426.385 bidaiari-sarrera erregistratu dira, iaz baino 5.000 gehiago, eta erregistratutako gaualdiak 768.751 izan dira, iazko aldi berean baino 1.500 gehiago. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak ere igo egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan lehenengo lauhilekoan: %2 igo dira bidaiarien sarrerak Gipuzkoan eta %4 Bizkaian, eta gaualdiak %2 Gipuzkoan eta %3 Bizkaian. Araban, ostera, bi aldagaiek izan dituzte jaitsierak urteko lehenengo lau hilabeteetan: bidaiarien sarrerak %-7 jaitsi dira eta gaualdiak %-9.
|