HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Zamudio, Legutiano eta...

2003/06/23ko prentsa-oharra

ABERASTASUNAREN BANAKETA ESKUALDEKA ETA UDALERRIKA 2000. URTEA



Zamudio, Legutiano eta Olaberria buru BPG handieneko udalerrien zerrendan, 2000. urtean


Vitoria-Gasteizek (%+13) eta Bilbaok (%+2) Euskal AEko batez bestekoa gainditu zuten eta Donostia-San Sebastian batez bestekora hurbildu zen.


2000n, Euskal AEko biztanleko BPGa eros ahalmenaren parekotasun (EAP) baliotan neurtuta, 22.936koa izan zen, hau da, Europar Batasuna-15-eko batez bestekoren %101era iritsi zen (honen batez bestekoa 22.603ra iritsi baitzen), eta Estatu Espainiarra Europako batez bestekoaren %82an kokatu zen. Euskal AEz gain, beste bi autonomia-erkidegok besterik ez zuten gainditu 2000n EB-15eko batez bestekoa: Madrilek (%110) eta Nafarroak (%105). Frantzia (%101) eta Erresuma Batua (%100) ere Europako batez bestekoaren inguruan kokatu ziren urte horretan.


Euskal AEko biztanleko BPGaren lurraldekako banaketa oso desberdina izan zen: Arabakoa Europako batez bestekoa baino %24 altuagoa izan zen, Gipuzkoako %3 altuagoa eta Bizkaikoa %6 baxuagoa. 1996 eta 2000 artean, ez zen konbergentzia-prozesurik izan lurraldekako biztanleko BPGetan eta distantziak beren horretan mantendu ziren.



ESKUALDEEN EKARPENA EUSKAL BPG-ARI


Hiru lurralde historikoetako buru diren hiru eskualdeek (Bilbao Handia, Donostialdea eta Arabako Lautada) 2000n sortutako aberastasunaren %65 kontzentratu zuten, 1996an baino ehuneko bi puntu gutxiago. Ekarpena txikiagoa izatearen arrazoia industria-jardueretako eskualde periferikoen asentamendua da, bosturteko horretan horiek izan baitzuten dinamismorik handiena.


Eskualde bakoitzeko balio absolutuak biztanle-kopuruarekin erlatibizatuta, argi ikusten da Arabako hiru eskualdek (Gorbeia Inguruak, Errioxa Arabarra eta Arabako ibarrak), Gipuzkoako batek (Debagoiena) eta Bizkaiko beste batek (Durangaldea) biztanleko Euskal AEko BPGa %25 gainditu zutela. Azken bi eskualde horiek 2000n sartu ziren ranking honetan, 1996an Arabako hiru eskualdeek besterik ez baitzuten gainditu kopuru hori. Horien industria-espezializazioak (industriak Debagoieneko BPGren %64,26 ekarri zuen eta Durangaldekoaren %52) eman zien bidea biztanleko BPGaren maila horietara iristeko.


Euskal AEko biztanleko BPGa gainditu zuten beste eskualde batzuk ere izan ziren: Arabako Lautada (%15), Arratia-Nerbioi (%12), Goierri (%10), Kantauri Arabarra (%8), Arabako Mendialdea (%7), Urola-Kostaldea (%5), Debabarrena (%3) eta Tolosaldea (%3).


Balantzaren beste aldean, Euskal AEko biztanleko batez besteko BPGaren %10 azpitik izan zuten eskualdeak ditugu: Enkartazioak, Plentzia-Mungia, Gernika-Bermeo, Markina-Ondarroa eta Bidasoa Beherea.


Donostialdeko eta Bilbao Handiko biztanleko BPGak ere batez bestekoaren azpitik geratu ziren, %90 eta %99 artean.


1996 eta 2000 artean, biztanleko BPGren eskualdekako banaketak kontzentrazio izan zuen eta distantzia laburtu egin zen biztanleko aberastasun gehien (Gorbeia Inguruak) sortu zuen eskualdea eta gutxien sortu zuenaren (Enkartazioak) artean.


UDAL-EKONOMIAREN EGITURA-EZAUGARRIAK ETA BIZTANLEKO BPG-A


Datuak udalerrika aztertuta, Zamudio, Legutiano eta Olaberria izan ziren biztanleko BPG handiena izan zuten udalerriak, eta hirurek dute industria-jarduera garrantzitsua eta lehen sektorearen errepresentaziorik eza. Udalerri horietako batzuk parke teknologikoak izateagatik ezagutzen dira.





BPGrik baxuena izaten duten eskualdeak Arabakoak ez diren nekazari-mugapenak izaten dira, biztanleria egoiliar urrikoak.


Hala ere, biztanleko BPG txikia sortzen zuten udalerrien artean ditugu biztanleria egoiliar handia duten udalerri batzuk ere, horien artean, Portugalete eta Santurtzi. 52.249 eta 48.172 biztanle dituzte, hurrenez hurren eta Euskal AEko batez bestekoaren %50 era ez ziren heldu, udalerri horietako industria-jarduerak hiri-bilbetik atera eta alboko udalerrietako industria-poligonoetan ezarri baitziren.





Hiriburuen artean, Vitoria-Gasteizen biztanleko BPGa batez bestekoa baino %13 altuagoa izan zen, Bilbaokoa %2 altuagoa eta Donostia-San Sebastianekoa ia heldu egin zen batez bestekora. Lehenengoaren nagusitasuna bere industria indartsu eta modernoan oinarritzen da, berau izan baitzen BPGaren %40 pasako ekarpena egin zuena. Bilbao eta Donostia-San Sebastianeko ekonomia-egiturak, berriz, zerbitzuen sektorean oinarritzen dira, sektore honek sortu baitzuten euren BPGaren %75 eta industriaren ekarpena oso txikia izan zen, %18 ingurukoa, Euskal AEko batez bestekoaren ehuneko 20 puntu azpitik.





1996tik 2000ra, udalerrikako biztanleko BPGaren sorkuntzan dispertsio handiagoa izan zen eta handitu egin zen aberastasun gehien eta gutxien sortu zuten udalerrien arteko distantzia.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Marivi Garcia Olea
Tlf:+34-945-01 75 10 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Zamudio, Legutiano eta Olaberria buru BPG handieneko udalerrien zerrendan, 2000. urtean

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2003/06/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002196_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali