HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak 2001ean Euskadiko autonomia-administrazioek...

2003/06/27ko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK 2001. urtea



2001ean Euskadiko autonomia-administrazioek eutsi egin zioten finantzaketa ahalmenari, 2000koaren azpitik izan arren.



Euskadiko autonomia-administrazioen zor biziak urritzen jarraitu zuen (%-7,3) eta 2.753 miloi eurora iritsi zen, BPGaren %6,43ra.



2001 urtean, Euskadiko Autonomia Administrazioek (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko erakundeekin batera) 462 milioi euroren aurrekontu-superabita izan zuten, 2000n baino %5,1 gutxiago, Eustatek emandako datuen arabera.


Finantzez besteko sarrerek eta irteerek (%3,3 eta %9,4, hurrenez hurren) hazkunde desberdina izan dute eta hori izan da aurrekontu-superabita urritzeko arrazoia da. 2001ean finantzez besteko sarrerak 9.799 milioi eurora iritsi ziren eta gastuak 9.338 milioi eurora eta hortik dator aipatu dugun superabitaren edo finantzaketa ahalmenaren 462 milioiko gutxitzea, hau da, BPGaren %1,1ekoa.


Sarrera arruntak %2,54 hazi dira eta gastu arruntak, aldiz, %8,58. Beraz, aurrezki gordina gutxitu egin da; 2000n 2.310 milioi eurokoa izan zen eta urtebete beranduago, hots, 2001ean 1.942 milioikoa.


Zerga-sarrerak dira sarreren zatirik handiena hartzen dutenak eta horien artean PFEZa eta sozietate-zerga %6 baino gehiago hazi dira (%6,39 eta %6,86 hurrenez hurren), BEZa neurritsuago (%2,45) eta zerga bereziak, aldiz, %4,61 jaitsi dira.





Gastuen arrunten atalaren barruan, %7,17 hazi dira langileria-gastuak, eta %10,36 transferentzia arruntak. Guztira, kapitulu biak %8,9 hazi dira 2001ean, 2000ko %10,5en aldean.





Inbertsioak eta kapital-eragiketak %13,08 hazi dira 2001eko ekitaldian eta hazkunde hori aurreko urtean atal berean izandakoa (%3,47) baino askoz ere handiago da.


Zor bizia 2.971 milioi eurora iritsi zen 2000ko abenduan eta urtebete beranduago 2.753 milioi eurora jaitsi da, BPGaren %6,43 hartu du eta %7,3 jaitsi da.




Euskadiko Autonomia Administrazioek, guztira, 57.959 pertsona zituzten lanean 2001. urtean, aurreko urtean baino %1,2 gehiago. Merkataritza-sozietateak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak barne hartuta, Autonomia Administrazioek 86.431 pertsonari ematen diete lana, hots, 2000. urtean baino %1,92 gehiagori. Horrenbestez, Euskal AEko ekonomiako landun guztien %9,86 ari dira Administrazio horietan.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aranburu
Tlf:+34-945-01 75 99 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001ean Euskadiko autonomia-administrazioek eutsi egin zioten finantzaketa ahalmenari, 2000koaren azpitik izan arren.

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2003/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002201_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali