|
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, horien artean izan baitira erditzeen %44,4. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%26,8) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %19,6 ekarri baititu. 20-24ko taldeak, berriz, %4,7 besterik ez du ekarri.
|