2003/07/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko MAIATZA



Euskal AEko industri jarduera %2,3 hazi zen 2003ko maiatzean



2003ko lehenengo bost hilabeteetan Industri Produkzioaren Indize Orokorra %1,3 igo da.


2003ko maiatzean, %1,3 jaitsi zen Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean, 2003ak aurreko ekitaldiak baino lanegun bat gutxiago izan duelako, EUSTATek landutako datuen arabera. Datuak balio homogeneotan neurtu ahal izateko lan-egutegiaren eragina zuzenduta, maiatzeko urte arteko tasak %2,3ko aldakuntza positiboa agertzen du.


Datu horiekin, urteko lehenengo bost hilabeteetako tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %0,7ko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %1,3koa lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.




2003ko maiatzean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolutotan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%62,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%39,0), ez-metalezko industria (%5,9) eta ehungintza eta jantzigintza (%4,3) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-21,3), bestelako manufakturak (%-10,6), elikagai-industria (%-9,9), makineria (%-3,7) eta metalurgia eta metalezko gauzak (%-3,5) arloek, batik bat.

Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko maiatzean, igo egin dira, balio homogeneotan bitarteko ondasunen (%2,9) eta ekipo-ondasunen (%1,8) urte arteko tasak, baina jaitsi egin da kontsumo-ondasunen (%-3,5) tasa.


Urteko lehenengo bost hilabeteetan, hazkunde metatu handienak, balio homogeneotan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%8,7), kautxua eta plastikoa (%6,6), ehungintza eta jantzigintza (%5,9), material elektrikoa (%5,4) eta garraio-materiala (%4,6) arloei, besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-16,1), bestelako manufakturak (%-8,2), elikagai-industria (%-4,3) eta makineria (%-0,7) arloek, batik bat.


Lehenengo bost hilabeteetako aldakuntza metatuek, urte arteko konparazioko balio homogeneotan, honako datuak ematen dizkigute: bitarteko ondasunek (%2,4) eta ekipo-ondasunek (%0,7) hazkundeak izan dituzte, baina kontsumo-ondasunek %2,9ko jaitsiera izan dute.


Lurralde historikoka, lehenengo bost hilabeteetako joerak desberdintasunak agertzen ditu, balio homogeneotan: Bizkaiak izan du hazkunde metaturik handiena (%2,4), Gipuzkoa tartean kokatu da (%0,9) eta azkenik, Araban produkzioa jaitsi da (%-0,2) aurreko urteko al

di beraren aldean.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,3 hazi zen 2003ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/07/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002205_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali