2003/09/08ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko UZTAILA



Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi zen 2003ko uztailean



Uztaileko Industri Produkzioaren Indizean, Gipuzkoako hazkundea nabarmendu da, Arabakoaren eta Bizkaikoaren aldean.


2003ko uztailean, %1,9 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean, lan-egutegiaren balio absolutuetan zein homogeneotan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urtearen lehenengo zazpi hilabeteetako hazkunde-tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %1,2ko hazkundea izan du balio absolutuetan, eta %1,0ko lan-egutegiaren balio homogeneotan.




2003ko uztailean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolutotan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%28,8), ehungintza eta jantzigintza (%9,0), material elektrikoa (%5,4), kautxua eta plastikoa (%5,3), eta elikagai-industria (%4,8) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-8,5), metalezko eta ez-metalezko meak (%-7,1), zurgintza (%5,3) eta bestelako manufakturak (%4,2) arloek, batik bat.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko uztailean, igo egin dira ekipo-ondasunen (%2,4) eta bitarteko ondasunen (%0,9) urte arteko tasak, baina jaitsi egin da kontsumo-ondasunen (%-0,3) tasa.


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%15,9), ehungintza eta jantzigintza (%7,8), kautxua eta plastikoa (%6,7), material elektrikoa (%3,4), eta garraio-materiala (%2,6), besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-13,7), bestelako manufakturak (%-6,2), elikagai-industria (%-2,5) eta makineria (%-0,5) arloek, batik bat.


Lehenengo zazpi hilabeteetako aldakuntza metatuek hazkundeak izan dituzte bitarteko ondasunetan (%1,8) eta ekipo-ondasunetan (%0,2), baina kontsumo-ondasunek %2,5eko jaitsiera izan dute.


Lurralde historikoka, uztaileko indize orokorrean Gipuzkoako (%5,3) urte arteko tasa nabarmendu da, Arabakoaren (%1,5) eta Bizkaikoaren (%-1,0) aldean. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan ere desberdintasunak ageri dira: Bizkaiak eta Gipuzkoak %1,5eko hazkunde metatuak izan dituzte eta Araban produkzioa jaitsi egin da (%-0,1) aurreko urteko aldi beraren aldean.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi zen 2003ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002379_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali