2003/08/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko EKAINA



Euskal AEko industri jarduera %3,3 hazi zen 2003ko ekainean



2003ko lehenengo seihilekoan Industri Produkzioaren Indize Orokorra %1,2 igo da.


2003ko ekainean, %3,3 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, 2002ko hil beraren aldean, 2003ak aurreko ekitaldiak baino lanegun bat gehiago izan duelako, EUSTATek landutako datuen arabera. Datuak balio homogeneotan neurtu ahal izateko lan-egutegiaren eragina zuzenduta, ekaineko urte arteko tasak %0,5eko aldakuntza negatiboa agertzen du.


Datu horiekin, urteko lehenengo sei hilabeteetako tasa metatuak, aurreko urteko aldi beraren aldean, %1,2ko hazkundea izan du balio absolutuetan neurtuta, eta %1,0koa lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta.




2003ko ekainean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolutotan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%37,9), kautxua eta plastikoa (%11,4), zurgintza (%6,6), bestelako manufakturak (%5,1) eta ehungintza eta jantzigintza (%5,0) arloei, besteak beste.


Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan dituzte: metalezko eta ez-metalezko meak (%-7,5), larruaren eta oinetakoen industria (%-7,3) eta garraio-materiala (%-1,0) arloek, batik bat.

Ondasunen helburu ekonomikoka, 2003ko ekainean, igo egin dira, balio absolututan bitarteko ondasunen (%3,4) eta ekipo-ondasunen (%1,1) urte arteko tasak, baina jaitsi egin da kontsumo-ondasunen (%-0,3) tasa.


Urteko lehenengo seihilekoan, hazkunde metatu handienak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%13,6), ehungintza eta jantzigintza (%7,5), kautxua eta plastikoa (%6,9), garraio-materiala (%3,3) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%3,2) arloei, besteak beste.


Tasa metaturik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-14,6), bestelako manufakturak (%-6,6), elikagai-industria (%-3,6) eta metalurgia eta metalezko gauzak (%-0,5) arloek, batik bat.


Lehenengo seihilekoko aldakuntza metatuek, lan-egutegiaren eragina kontuan hartu gabe, honako datuak ematen dizkigute: bitarteko ondasunek (%2,1) eta ekipo-ondasunek (%0,2) hazkundeak izan dituzte, baina kontsumo-ondasunek %3,0ko jaitsiera izan dute.


Lurralde historikoka, lehenengo sei hilabeteetako joerak desberdintasunak agertzen ditu: Bizkaiak izan du hazkunde metaturik handiena (%1,9), Gipuzkoa tartean kokatu da (%1,0) eta azkenik, Araban produkzioa jaitsi egin da (%-0,1) aurreko urteko aldi beraren aldean.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tlf:+34-945-01 75 14 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,3 hazi zen 2003ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002316_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali