|
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, % 73k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, % 57k. Kopuru horiek aurreko urteko hiruhileko berekoak (% 71 eta % 56, hurrenez hurren) baino handiagoak dira; eta, era berean, 2002ko urte osoan izan zirenak baino altuagoak dira. Horrenbestez, beste hiruhileko bat gehiagoz, mantendu egin da biztanleak zaharrago ezkontzeko joera.
|