|
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%24,7); 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %18,7 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,1 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,7 besterik ez du ekarri.
|