|
Langabeak laugarren hiruhileko horretan 86.800 zirela zenbatu da. Araban gutxitu egin dira, eta pixka bat gehiago gutxitu ere Gipuzkoan. Araban 500 langabe gutxiago dira, guztira 10.600 izanik; horrenbestez, % 7,1era etorri da Arabako langabezia-tasa. Gipuzkoan, 23.600 dira langabeak, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago; tasa, hortaz, % 7,2koa da. Bizkaian, guztira 52.600 izanik, 10.600 gehitu dira, eta tasa % 10,3ra etorri da.
|