2003/10/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003KO IRAILA



Euskal AEko eraikuntzako kostuek bere horretan iraun zuten (% 0,0) 2003ko irailean



Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko irailekoa, 2002ko irailekoarekin alderatuta) % 2,3koa izan da.


2003ko irailean, bere horretan mantendu zen Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea (% 0,0), aurreko hilaren aldean, eta, horrenbestez, hil horretako urte arteko tasa % 2,3koa da, Eustatek eskainitako datuen arabera. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteko tasak, aurreko abenduaren gainean, igoera berdina izan du: % 2,3koa, alegia.




Urte arteko aldian (2003ko iraila, 2002ko irailaren gainean), lan-eskuaren kostua % 5,8 handitu da; lehengaien kostuak, berriz, % 0,1 txikitu dira.


Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreek ez dute zeinu bereko bilakaera izan euren guztizko kostuetan: eraikuntzako kostuak % 0,1 goratu dira aurreko hilaren aldean, eta obra zibilekoak, ostera, % 0,2 beheratu dira joan den abuztuaren aldean. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ikusiko dugu, hazkundeari dagokionez, badela bien artean aldetxo bat: eraikuntzako kostuak % 2,2 hazi dira, eta obra zibilekoak, aldiz, % 2,6.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko irailean, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: asfaltozko produktuak (% 5,4), metalezko hodiak (% 1,0), karea, igeltsua eta eskaiola (% 1,0), makineriarako osagarriak (% 0,6), olioak eta koipeak (% 0,5) eta pinturak eta bernizak (% 0,3). Aitzitik, hileko batez besteko prezioetan murrizketak izan dituzte petroliotik eratorriak (% -4,7), ), garbitzeko eta txukuntzeko materialak (% -2,1), leherkariak eta gasak (% -0,8) eta ateratze-agregatuak (% -0,3) lehengaiek.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: 05-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuek bere horretan iraun zuten (% 0,0) 2003ko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2003/10/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002413_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali