2004/01/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko abenduan



2003an eraikuntzaren kostuek %2,4ko gehikuntza izan dute 2002ko abendutik.


2003ko abenduan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta abendurako urte arteko tasa %2,4ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Beraz, 2003 osoko tasak %2,4ko igoera izan zuen 2002ko abenduaren aldean.




Urte arteko aldian (2003ko abendua, 2002ko abenduaren gainean), lan-eskuaren kostua %5,8 handitu da eta lehengaien kostuak, berriz, % 0,1.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute: aurreko hilaren aldean %0,2 igo da Eraikuntza eta Obra Zibileko lehengaien kostuek eutsi egin diote beren egoerari. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, zeinu desberdineko ibilbideak izan dituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako kostuak %0,1 jaitsi dira, eta obra zibilekoak, aldiz, %0,6 igo.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003 osoan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak 2002ko abenduaren aldean: karea, igeltsua eta eskaiola (%7,1), garbitasuneko eta gorputz-garbitasuneko materialak (%6,0), burdina eta altzairua (%5,0), makineria-osagarriak (%4,4) eta zementu artifiziala (%4,1). Aitzitik, urteko prezioetan (2003ko abendua, 2002ko abenduaren gainean), murrizketak izan dituzte zeramika-produktuak (%-17,9), asfaltozko produktuak (%-6,6), petroliotik eratorritako produktuak (%-4,8), energia elektrikoa (%-3,9) eta leherkariak eta gasak (%-3,6) lehengaiek.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2003ko abenduan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2004/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0002480_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali